AZALA
- Xehetasunak
- Kategoria: AZALA
- Agerraldiak: 9937
- Xehetasunak
- Kategoria: AZALA
- Agerraldiak: 8404
Liburua salgai dago (15€)
Wegune honetan Ikus daitezke 2014an argitaratutako 71 fitxa.
Laste argitaratzeko dira fitxa berriak.
Beste 48 familia liburura
Zaldibiako Iztueta kultur elkarteak osatu du herriko familia eta etxeen bilduma. 2014an ateratako karpetak 71 fitxa zeuzkan, eta orain 48 gehiago argitaratu ditu. Bukatutzat eman dute bilketa
Aimar Maiz. Berria 22-11-2017
Zaldibiako 119 familiaren jatorria, osaera eta informazio jakingarriena biltzen duen liburua osatu du Iztueta Kultur Elkarteak. Bi kolpetan argitaratu dute; 2014an 71 fitxa, sendi banarenak; eta orain beste 48renak. Uztaidun karpeta bildumagarria osatu dute hala, eta proiektua bukatutzat jo dute.
Ardiki Egunean aurkeztu zuten herrian bigarren emanaldia, eta harrezkero zabaltzen ari dira. Liburua Zaldibiako etxe guztietara doan banatu dute, eta gainerakoak 15 euroan salgai dira. Paperekoaz gain, informazio guztia webgunean jarri dute (iztueta.com).
Etxeetara joan eta sendien informazioa jasotzen, landa-lan handia du liburuak. Aurrez zehaztutako galdetegi batekin galderak egin eta audioa grabatu diete, baita argazkiak eskatu ere.
«Familia bakoitzak eman nahi izan duen informazioa bildu da. Xumetasun horretatik dago egina, eta horixe zuen helburua: XX. mendean Zaldibiako etxeak eta familiak deskribatzea, eta beraien bizimoldea eta ohiturak jasotzea. Liburu erraza eta atsegina da, argazki askokoa, eta oso hurbilekoa», laburbildu du proiektua Malores Etxeberriak.
Bederatzi auzotakoak
Zaldibiako 9 auzotan banatuta bildu dituzte familiak: Aiestaran, Arruegi, Egileor, Elbarrena, kale etxeak, Olaeta, Urreta, Urtesabel eta Urtsuerreka. Sendi bakoitzari fitxa bana eman diote, orri batekoa. Etxearen, inguruko paraje-izenen eta familiaren berri idatzi dute. Atzean, pasadizoak edo bitxikeriak jaso dituzte.
Iztueta elkartekoak 2011n hasi ziren, boluntario lanean.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZALA
- Agerraldiak: 7339
CARTA EGUITEN DIONA DON JUAN IGNACIO IZTUETAC APEZ DON JUAN JOSE MOGUELI, AITA BEARCUTSI FRAILE SANTA TERESACOAC PLAUTO EUSCALDUNAREN IZENAREQUIN IZQUIDATU DUEN OBRACHOAREN GAÑEAN CEÑA ARGUITARATU DUEN MOGUEL BERAC
Oso gutxitan hitz eginda Iztuetaren lanei ari garenean Iztuetaren lan honetaz. Plauto Bascongado izenez ezagutzen duguna J. I. Iztuetak gai hau medio J.A. Mogeli egindako gutun batetik abiatzen da. J.A. Mogelek argitara eman baitzuen aldez aurretik Prai bartolome Santa Teresaren lan bat Plautoren Poenulus komediaren 5. aktoaren 1. eskenako hizkera, ustez punikera, euskararen bidez ulertu ote zitekeen argitzeko emandako argudioengatik. Liburu hau Koldo Mitxelenako fondoetan dago.
Gutuna euskaraz eta gazteleraz eman zen argitara, eta bertan Iztueta Lécluse, euskal gramatika frantsesez argitara eman zuen hizkuntzalari eleanitzaren alde mintzatu zen.
Gutun honek laguntzen digu Iztueta bere mendeko gizon jakintsu gisara ikusten eta baita harremanetarako zuen gaitasunaren berri irudikatzen ere. Kontutan izan behar da Espainian 1868-1936 urte artean hartu zuela Plauto eleanitzaren gaiak indarra, eta Euskal Herrian berriz, Lécluseren eraginez, XIX. mende hasieran piztu zela eztabaida.
Eztabaida honen testu osoak J. Lakarrak eta B. Urgellek aztertu zituzten Anuario de la Sociedad Julio Urquijo-n. ASJU, XXII-2
- Xehetasunak
- Kategoria: AZALA
- Agerraldiak: 9001
Iztuetaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko antolatu du erakusketa J.I. Iztueta Elkarteak. Bi helbururekin. Iztueta zaldibiarraren lananitz eta eskergaren berri zabaltzeko, batetik, eta bestetik, XIX. mendeko testuinguruan kokatu ahal izateko.
Besteak beste, gainera, Iztuetaren aurka 1801etik 1808ra bultzatu ziren prozesuen ingurumaria argitzeko lehenengo bideotxo hau sortu eta editatu du.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZALA
- Agerraldiak: 11151
GARMENDIA ARRUABARRENA,Jose"El folklorista Juan Ignacio de Iztueta en el mundo de la cultura vasco-francesa"Antoine d’Abbadie 1897-1997. Congrès International. (Hendaye, 1997). - Donostia : Eusko Ikaskuntza ; Bilbao : Euskaltzaindia, 1998. - P. 423-429. - ISBN: 84-89516-71-5...
- Xehetasunak
- Kategoria: AZALA
- Agerraldiak: 12081
El discurso de Juan Ignacio Iztueta sobre los bailes de Guipúzcoa debe ser analizado en su contexto social para dilucidar su intención a la hora de ser escrito. Mediante este, podemos entender más del propio Iztueta y del contexto histórico donde redacta su libro, centrándonos para ello en una lista de diez bailarines pertenecientes a la elite de San Sebastián presentados como garantes de la tradición en 1824...