IBAI GAIN kale etxea da, Goikokalen kokatua. Oraingo izena Ibai Gain, etxearen kokapenetik datorkio. Gerra ondoren egin zuten etxea, non eta erreka gainean, horregatik eman diote izen hori, baina lehen Mariaundiñe esaten zitzaion, bertan denda baitzen eta dendaria Maria, “Mariaundi” ezizenez ezaguna...