Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

aizkolarienea

aiestaran erreka

 ETXEBERRIA MURUA  familia

 
pdf

AIZKOLARIÑE Aiestaran Erreka auzoko etxea da gaur egun, baina baserria izandakoa. Eraiki zenean, nahiz eta Zubi-ondo izena jarri, bertakoak beti “aizkolariñekoak” izenez

 
Pasadizoak

Aita etxegile
Aita Joanixiok etxea eraikitzeko lan ugari egin
omen zuen, berak jarri omen zituen etxearen
beheko parteko harri guztiak, gainekoa berriz,
beste igeltsero batek lagunduta egin omen zuen.


Argia behar
Arantxa, alaba jostunak, galtzak plantxatu behar
izaten zituenean, josi ondoren eta eskatu bezala
arropa dendara eramateko, maiz, argia joaten
omen zen etxean eta ezin bada jarraitu plantxatzen.
Garai hartan Zubialdetik edota Joan Manuelenetik
ematen zen argia, horregatik, Jon semea
korrika bidaltzen omen zuten errota-etxe horietara,
esatera, mesedez azkar emateko argia premia
larrian zeudelako etxekoak.


Oroitzapenak
Jon semea gogoratzen da, eskola garaian, berrogei
bat mutilek ikasten zutela gela bakoitzean,
ikasgela berotzeko zerrautsez betetzen zutela ontzia,
nola jartzen zuten espainiar bandera balkoian,
esne hautsez egindako edaria ematen zietela jolas
garaian, nolako zigorrak jasotzen zituzten maixuak
zumezko makilarekin jota, Don Modesto apaizarekin
akolito izan zela hiru bat pezetaren truke,
koruan latinez kantatzen zuela Konstantino organojole zenarekin...


Informazio emailea: Jon Etxeberria

ezagunak izan direnez herrian, etxea berritu zutenean, Aizkolariñe izena jartzea erabaki zuten.

 

Herrigunetik Arkakara doan bidearen ertzean dago eta bertatik bost minutura oinez. Etxeak inguruan terreno sail txiki bat du, baratze eta fruitu arbola batzuekin.

Joanixio Etxeberria Barandiaranek, “aizkolari” ezizenez ezagunak, 1950. urte inguruan eraiki zuen. Ataun San Martingo Larditxiki baserritik etorria zen Zaldibira, eta ordurako, Gorriñe baserriko Bixenta Murua Belokirekin ezkondua.

1943ko azaroaren 25ean ezkondu ziren Joanixio eta Bixenta, eta Gorriñe baserrian bizitzen jarri. Urte batzuk geroago Goiko-etxe etxean maizter ziren eta, aurrerago, Aizkolariñe etxearen jabe.

Zortzi seme-alaba izan zituzten: Arantxa, Joxe Mari, Maria Pilar, Antonio, Maria Jexux (1973an istripuz hila, 19 urterekin), Jon, Xabier eta Joseba. Azken biak izan ezik, etxean jaioak.

Ez zuten bizimodu erraza izan. Aita Joanixio, aizkolaria izandakoa gaztetan (Aralarren Goardatxe inguruetan txondorra egiten zen garaian basoetan lanean aritua), esku langintzan gogor ikasitakoa izaki, ezkondutakoan, Teruelgo Aliaga herrian presaren bat eraikitzeko lanetan aritu omen zen, beste zaldibitarren batzuekin batera, eta hangoa bukatutakoan, CAFeko tornu lana baserriko lanarekin uztartu zuen, tarteka, zerrak zorrozten ere aritzen zelarik. Beasaina bizikletaz joaten omen zen baina gerora, motobizikletaz. Afiziorik handiena mendira joatea omen zuen, bere behorrak ikustera. Egun pasa horrek gorputza askatzen ziola esaten omen zuen. Ziza biltzailea eta ehiztaria ere ba omen zen. Ehizean Teruelen egon zenean zaletu omen zen, batik bat.

Baserrian bizpahiru behi, txekorrak, astoa, txerria, koneju eta oiloak hazten zituzten eta, etxean belardi nahikorik ez zutenez, inguruko baserritarrei belarra ebakitzen lagunduz lortzen zituen ganadu jatenak. Behiekin sariak irabazitakoak omen ziren Aizkolariñekoak, egoki eta mimoz hazten zituztelako, baita dotore aurkeztu ere.

Ama etxeko lanez arduratzeaz gain, baserriko lanetan ere aritzen zen, behiak jezten, esnea marmittetan esnezaleari ateratzen; asteazkenetan, Ordiziako ferian arrautzak saltzen… soldatarik gabeko hamaika lanetan. Etxerako behar zutena Dendaberrin, herriko dendan, erosten zuten eta hilaren bukaeran ordaindu. Alaba zaharrenak, Arantxak, asko lagundu zuen etxean, jostun lanak ere egiten zituelako Ordiziako arropa denda famatu batentzat.

Aita-amak eskolara gutxitan joandakoak izango zirela kontatzen du semeak, baina moldatzen zirela buruz kontuak egiteko, idatzi, irakurri eta gaztelaniaz hitz egiteko. Mezetara igandero joaten ziren meza latinez entzutera, baina etxean euskaraz errezatzen zuten aitagurea eta errosarioa. Ama oso elizkoia omen zen. Elizara joateko oinetakoak Goiko- etxen aldatzen omen zituzten, etxetik zekarzkien “zatak” erantziz oinetako dotoregoak jazteko.

Gaur egun, eta etxean berritze lan handiak egin ondoren, bi etxebizitza dauzkate. Batean Jon semea bizi da eta bestean Jonen semeetako bat, Aratz, bere familiarekin.

AIZKOLARIENEA: ETXEBERRIA MURUA FAMILIA

 

 

AIZKOLARIENEA

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.