Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
urtesabel1

   

MENDIZABAL GARMENDIA  familia

urtesabel1

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

URTESABEL Urtesabel auzoko baserria da. Etxe inguruko soro eta paraje izenen artean daude Birabea, Etxaitx aldea, Goiko borda, Goiko barruti eta Barruti txiki.

Prudentzio Mendizabal eta Kandida Zuntzunegi 1918an ezkondu ziren. Kandida Gaintzako Agarretxe Haundi baserrikoa zen.

Hurrengo belaunaldian, Santiago Mendizabal, semea, eta Milagros Garmendia 1951n ezkondu ziren Ikaztegietan. Milagros Ikaztegietako Kutturru baserrikoa baitzen. Handik Iruñera joan ziren ezkontza- bidaian. Trenez joan ziren Iruñera, han eguna pasa, eta hurrengo egunean etxera itzuli ziren.

Birraitonak eta birramonak erosi zuten Urtesabel baserria, eta konponketak 1957an egin zituzten, sukaldea, komunak eta zoruak eginez. Etxe aurrean zegoen bordaren gainean altxatu zuten etxea eta bi bizitza egin zituzten, aitaren bi arrebentzat.

Garai bateko bidea Berdilari aldera zen, baina gero zubi bat egin behar zela eta, eskarabilarekin egin zuten bidea etxeraino. Eskolara oinez joaten ziren, ordu laurdenean edo, eta Ordiziara bizikletan.

Santiagok eta Milagrosek bi seme-alaba izan zituzten: Balentina eta Kandido.

Bizimodua baserrritik atera dute. Lau-bost behor eta beste hainbeste txekor, bi txerri eta lau ardi zituzten. Etxetik ere saltzen zuten jeneroa, baina baita Ordizian ere, bertara oinez joanda. Ordizian babarruna, arrautzak, sagarrak eta untxiak saltzen zituzten.

Seme-alabak fabrikan lan egiten zuten. Ormaiztegin eta Zaldibiko Bilore xaboi fabrikan egin zuten lan, 1966an eta 1972an hasita. Eta lanera mobiletarekin joaten ziren. Kandido hainbat lantokitan ibili zen lanean, eta ondoren bere kontura hasi zen. Lehenik galeperrekin, bederatzi urtez, eta gero untxiekin.

Baserriaren arrastoa
idatzietan

 

Zaldibia Ordiziari elkartu zitzaion 1402an, nahiz eta beti gorde zituen bere muga barneko mendi eta basoak. Ordiziatik, berriz, 1615ean bereizi zen, eta, villa izendatua
izateko orduan, Errege Ogasunari Zaldibian ziren 143 etxek hogeitabost dukat ordaindu zien. Horren harira, Elgoibarren elkartu ziren Juntetan herriko ordezkarien artean agertu ziren Juan Urtesabelgoa eta Juan Gartzia Estensorokoa.

Lope Martinez de Isastik idatzi zuen “Compendio historial de la M.N. y M.L. Provincia de Guipuzcoa”, 1625 eta 1626an argitaratu zuen liburuan, Urtesabel ageri da Gipuzkoako oinetxeen artean.

Urtesabel bezala Albizu ere herriko etxe handia zen. Antza denez, eliza non egin erabaki bitartean, beste hainbat tokitan bezala, eztabaida izango zen Urtesabeldarren lurretan ala Albizutarren lurretan egin. Eztabaida Santa Fe birjina agertzearekin batera bukatu omen zen.

 

URTESABEL: MENDIZABAL GARMENDIA FAMILIA

 

URTESABEL, airetik ikusia

 Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli