ARRUABARRENA MENDIZABAL familia
Pasadizoak
Informazio emailea: Ximon Arruabarrena |
Liburuko fitxa jaitsi |
URTESABEL TXIKI Urtesabel auzoko baserria da.
Inguruko parajeen izenen artean agertzen dira Beko itturri, Erreka txiki eta Piskus gañe. Auzorako bidea gerra aurretik egin zen, eta etxerainokoa ere bai. Eskolara hamar minutuko bidea dago oinez. Etxearen jabe dira 1946az geroztik, eta 1978an egin zituzten hainbat konponketa eta bi pisu gehiago eman zizkioten etxeari.
1910ean ezkondu ziren Joan Ramon Arruabarrena Urtesabelgo semea eta Prudentzia Aizpurua Arriarangoa, Arriaranen, eta hurrengo astean egin zituzten eztaiak Zaldibin. Prudentziaren anaia Fermin bertsolaria zenez, bertso festa ederra egin omen zuten ezkontza egunean. Joan Ramon mendian belarretan ari zirela Urruztiarren, bihotzekoak eman eta kanalera erori zen hilda.
1955ean ezkondu ziren Ximon Arruabarrena, bertako semea, eta Iñaxi Mendizabal, Urtesabel Handiko alaba. Eta ezkontza-bidaian Gasteiz, Bilbo eta Madrilen ibili ziren. Hasiera hartan igeltsero ibiltzen zen Ximon, Eibartik bueltan, baina 1955ean Fabrika Handian hasi zen lanean, aurrena obretan eta gero tailerrean. Haraino bizikletan joan ohi zen.
Iñaxi, emaztea, etxeko lanez arduratzeaz gain, josten ere aritzen zen. Martina Etxeberria jostunarekin ibilia baitzen ikasten. Asteazkenetan Ordiziako azokara ere joaten zen etxeko jeneroa saltzera: arrautzak, untxiak, indioilarrak, sagarrak… Oilaskoak, berriz, etxetik saltzen zituzten. Baratzea ere egiten zuten etxerako.
Hiru seme-alaba izan zituzten: Martin, Arrate eta Begoña.
URTESABEL TXIKI: ARRUABARRENA MENDIZABAL FAMILIA
URTESABEL TXIKI, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.