SARALEGI ZUBELDIA familia |
Liburuko fitxa jaitsi |
IZAR GOIKOA Urreta auzoan dago. Bere inguruko soro eta zelaien izenen artean dituzte Etxague, Etxazpi, Goiko gaña. Auzorako bidea 1950ean egin zuten eta etxerainokoa 1967an.
Izar Goikoa baserrikoak etxejabeak dira eta pixkanaka- pixkanaka berritu dute etxea (sukaldea, komuna, gela...).
Bizimodua baserritik atera dute. Ganadua izan dute. Bost behi, eta jeneroa Ordizian saldu dute astoarekin eramanez. Saltzen zuten gauzen artean ohikoenak ziren babarrunak eta barazkiak, oilaskoak eta arrautzak, eta mantekila ere saldu izan dute.
Hala ere, 1953az geroztik aita Grazianek Zaldibiko Zentralean egin izan zuen lana eta oinez joaten zen bertara.
Haurrak eskolara oinez joaten ziren eta horretan 45-60 minutu pasatzen zuten.
Arantzazun ezkondu ziren 1939an Grazian Saralegi Intzako Juansondo baserrikoa eta Eulali Zubeldia, bertako alaba. Etxean bizi ziren artean gurasoak eta izeba bat.
Sei seme-alaba izan zituzten: Nieves, Joan, Batixte, Martzelino, Andrex eta Joxe.
Informazio emaileak: Andrex eta Martzelino Saralegi
Pasadizoak
Pizti harrapatzaileak Aita Grazian oso aditua zen basapiztiak harrapatzen ,bai zepoekin, pozoiarekin, lazoarekin... etabere lana zen artzainek abisatzen zutenean Aralarrera,Urbasara, Andia mendira edo Gorbeara joatea.Eta garai hartan diru asko egiten zuen piztienlarruak. Pizti-harrapatzaileen aurreko aipamenikere bada Zaldibin. Juan Inazio Iztuetak Urtsugoenekoek hartza bota zutenekoa kontatu zigun bere idatzietan. |
IRIZAR GOIKOA: SARALEGI ZUBELDIA FAMILIA
IRIZAR GOIKOA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.