Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
saturdi

IRUIN TOLOSA  familia

 

saturdi

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

SATURDI auzoari izena ematen dion baserria dugu. Saturdi auzoak badu, halere, beste izen bat ere: Urreta. Inguruko paraje eta soro izenen artean daude Etxau, Goikosoro, Sanmartxo, Saletxe, Eustura eta Mitxela.

Etxejabe dira. Konponketa handiak egin zituzten 1998an, eta dena berritu zuten.

Jexux Iruin, bertako semea, eta Elizegi baserriko Juli Tolosa Saturdin ezkondu ziren, eta baserriko ganbaran egin zuten merienda. Artean baserrian bizi ziren aita-amak, eta osaba bat.

Ama, Juli, baserrian aritzen zen. Bazituzten behi eta txerriak. Sei behi eta bi txerri, eta etxetik saltzen zioten Ordiziako harakinari, oinez joanda. Etxerako laborea ere egiten zuten.

Baina Jexux artzain ibiltzen zen, aurrekoak bezala. Bazituzten 180 buru inguru.
Martxo hasieran igotzen ziren mendira artaldearekin. Txabola Gaztelun zuten, Pabean. Jexux eta anaia Pedro igotzen ziren martxotik Santu Guztiak bitarte. Jana astean behin eramaten zuten zaldiarekin, eta bazuten etxetik txabolara bi ordu eta erdiko bidea. Larrea Ganbo-txikin zuten eta iturri bat ere bazuten inguruan, ordu betera edo. Ur bila egunean behin joaten ziren.

Egunean hiruzpalau gazta egiten zituzten eta Ordiziako ferian saltzen zuten. Arkumeak ere Ordizian saltzen zituzten eta zaldiarekin jaisten zituzten. Artilea ez zuten erabiltzen.

Baratzerik ez zuten mendian eta udako egunak lasai joaten ziren, inguruko artzainekin kontu-kontari.

Udan festa izaten zuten abuztu erdian. Igaratzako festa. Egunik txarrenak ardiak umeak egiten zituztenean izaten ziren, eta gaixotu ezkero txandaka moldatzen ziren.
Santu Guztienekin jaisten ziren menditik. Beizamara joaten ziren Garagartza baserrira. San Martinetan joaten ziren zortzi orduko bidean. Oso giro ona izaten zuten han. Bertan zirela hasten ziren jaiotzen arkumeak, Erregenetan. Horixe izaten zen unerik gogorrena, gauak ere asko galtzen ziren eta. Esnerik ez zuten saltzen, baina bai arkumeak ferian.

Auzorako bidea eta etxerainokoa 1950ekoa da, diotenez. Eskolarako hiru ordu laurdeneko bidea zuten oinez, eta eskolara joaten zirenean Mariaundiñen jaten zuten ogitartekoa.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Joxepa, Ramon eta Arantxa.

Beraien seme Ramonek eraikuntzan egin zuen lana 1970az geroztik.

Ramon geratu zen etxerako eta Lurdes Urretabizkaiarekin ezkondu zen 1985ean. Lurdes Asteasuko Martxeta-Haundi baserrikoa da. Loiolan ezkondu eta Azpeitian egin zuten otordua, eta handik Italiara egin zuten ezkontza-bidaia.

Bi seme-alaba izan dituzte: Agurtzane eta Beñat.

Informazio emaileak: Arantxa, Ramon eta Lurdes.

 

SATURDI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli