LAREKI OLANO Familia
Liburuko fitxa jaitsi |
Pasadizoak
Behia ezkutuan |
OLANO ETXEBERRI Urtsu-Erreka auzoko etxea da. Inguruko parajeen izenean artean Apatxeko gaztiñari dago.
Etxejabe izan dira beti bertakoak. Etxea 1928an egin zuten aitona-amonek eta hargin lanetan Biandetxe ibili zen. Harria Ataungo harrobitik ekarri zuten, idien atzean gurdia jarrita.
Aitona, Joan Olano, artzain ibili zen. Oidui inguruan zuen saroia, eta amona Juliana Usabiaga Ordiziako azokara joaten zen, Karteroren karroan, gazta eta arkumeekin. Bazituzten gainera bi behi, ardiak, txerriak, untxiak eta oiloak ere, baita etxerako erabiltzen zuten baratzea ere.
Joxe Miel Larekik Hernanin egin zuen lana aurrena, gero Legorretara etorri zen, eta azkenean Yani mueble fabrikan hasi zen lanean, Zaldibin bertan. Aurretik itsasontzian lan egina zen eta mundua ere izango zuen. Bakailaotan ere izana zen Ternuan eta hotz handiak pasea izango zen, eskuetako azkazalak galtzeraino.
Joxe Miel Lareki gaztetan bizikletan ibiltzen zen. Zaldibiko Zentraleko Salaberria, Martin Erauskin eta Ordiziako Monterorekin. Espainiako Txapelketa batean parte hartu zuen. Orduko hartan Bahamontesek irabazi eta Joxe Mielek laugarren egin zuen, azkeneko hirugarren kilometroan pintxazoa egin zitzaiolako.
Jexux Mari semea Edurne Etxartekin ezkondu zen 2014an. Berako Elorrizabala baserrikoa da Edurne, Lazkaotxen egin zuten otordua eta Olano Etxeberrin bizi dira.
Informazio emaileak: Jexux Mari Lareki eta Edurne Etxart
OLANO ETXEBERRI: LAREKI OLANO FAMILIA
OLANO ETXEBERRI
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.