Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
 
Maiatzean zehar, gipuzkoar ikertzaile eta dantzariaren jaioterrian egitarau luze eta aberats bat ospatuko da

El Mundo , 1995-5-11

X.E.
DONOSTIA— Zaldibiako herriak, gaurtik aurrera, Juan Ignazio Iztueta (1767-1845) dantzari eta idazlea egitarau luze eta aberats baten bidez omenduko du.

Aurtengo abuztuaren 18an zaldibitar  folklorezalea hil zela 150 urte burutuko dira eta, urteurren honekin bat eginik, Iztuetaren lanak eta ikerketak berreskuratu eta erreibindikatuko dira, euskal kulturan egin zuen lanarengatik eskerrak emanez.

Folklorista gipuzkoarra dantza munduarekin lotura duen pertsona bezala ezagutzen bada ere, beste arlo gehiago ere landu zituen eta egitarau eta antolaturiko ekintzen bidez horren herri emango da.

Omenaldiaren antolatzaileen hitzetan «ezinbestekoa da Iztueta bezalako figura batzuk hauts artetik atera eta errekuperatzea. Eta Iztueta bezalako pertsonaia ezagutarazteko ahalegin guztiak egin behar dira».

Iztuetak utzitako obren artean aipagarriena bezala gogoratu behar da berak egindako Gipuzkoako dantzen estreinako bilduma. 1824ko urtean Zaldibiako ikertzaileak kaleratu zuen gaur egun dantza talde ugariren oinarrizko lan tresna den Gipuzcoaco dantzu gogoangarrien kondaira.

Zaldibiako herriak, maiatzean zehar, folklorista eta idazlearen lanak gogora ekarriko ditu hainbat ekintza eta musika saioei esker.

Gaur mahainguru bat egingo da Iztuetaren bizitzaren eta obraren zenbait alor aztertzeko. Bertan izango dira Dantzarien Biltzarreko ordezkaria den Angel Murua, Idazle Elkarteko Iñaxio Mujika, Bertsolari Elkarteko kidea den Peio Esnal eta Angel Goikoetxea, sendagilea eta Iztuetaren Gipuzcoaco kondaira liburuan azaltzen den botanika eta garai horretako medikuntzari buruzko azterketaren egilea. Moderatzaile lanak Ramon Sanchezek, Goizaldiko dantzaria, beteko ditu.

Bihar Izugarri folk taldea eta Gorrotxategi eta Agirre bertsolariak ariko dira Zaldibiako zine berrian. Larunbatean Gipuzkoako Aurresku Txapelketa ospatuko da eta astelehenean, berriz, Eskolarteko Dantza Txapelketaren Final erdia

Omenaldiaren egunik handiena igandekoa izango da. Goizez Iturengo Ttuntturroek, Zaldibiako txalapartariek, trikitilariek eta Goierriko bertsolariek ihardunaldiari hasiera emango diote.

Eguerdi aldera Ricardo Ugarte eskultoreak Iztuetaren omenez asmaturiko obra estreinatu da. Egitarau honekin batera folkloristari buruz idatzitako J.I. Iztueta. Dantzarien maisu eta miscelánea liburua ezagutzera emango da.

Gainera, ikertzaileak eginiko obrak, herriko dantzari zaharren argazkiak eta dantza arloko materialak erakusgai izango dira ere, Zaldibiako Kultur Etxean.

Laguntzaileak:

orkli