Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

 
Aita Larramendi,erakusle eta babesle
Ez dago dudarik Aita Larramendiren libururik garrantzitsuena, nahiz eta bere beste liburu batzuk ospe handiagoa izan eta Colombina de Sevilla bezalako liburutegietan egon, "Coreografía descripción general de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa" litzatekeela. Jose Ignacio Tellechea ikertzaileak, Andoaingo jesuita eta jakintsuaren bizitzaren eta obraren espezialistak, liburu hau 1754. urte ingurukoa dela esaten du. Beraz, heldutasun osora iritsi ondoren idatzitako obra dugu; alegia, andoaindar handia jakintza maila gorenera heldu ondorengoa; bere ikasketak, katedra, Baionako egonaldia, bidaiak eta predikuak jadanik urrun gelditzen zirelarik, Loiolako isiltasun atseginean burutua.
 
Coreografíak konta ezin ahala gelaz osaturiko jauregia dirudi. Eta jauregira egindako ikustaldi bakoitzean, ezusteko ugarirekin egin dezakegu topo. Larramendik, bere herriko iturriko ur garbitik egarria aserik, begi ernearekin begiratzen dio garaiko errealitateari eta Gipuzkoarekiko maitasunez beterik agertzen zaigu; baina maitasun horrek ez du haren zentzua nainotuko eta beharrezko irizten diren oharrak egiteko ez da inolako oztopo suertatuko.
Penagarria da 1882. urtera arte Bartzelonan ez azaitzea. Azaldu zenean Aita Fitaren lanari esker azaldu zen. Beraz, Gipuzkoako kultura gisako gidaririk gabe geratu zen. Iztuetarentzat eredugarria izan behar zuen. Begira "Guipuzcoaco Condaira" liburuaren hitzaurrean zer dioen:
"Ah gure Aita Larramendi, Larramendi! Bost onelaco eguia esanic joan ciñan emendi" (Gipuzkoako kondaira, 13, 14 eta 15 orr.).
Larramendi dantzen erakusle eta babesle handitzat jo behar da. Baina komenigarria da bere beste arlo batzuk ez ahaztea, bere ohar zuzenak eta euskal etnologia eta antropologiaren alde eman zuen guztia adibidez.
 
Lanaren hedapen eta xehetasunetan sartuko ez bagara ere, hau esan dezakegu horratik: Iztueta izan zen Gipuzkoako dantzen inbentarioa egiten lehena: "Unos son comunes a todas las fiestas y otras son determinadas a tal y tal solemnidad" esanez. "Ezpata-dantza», "Galayen-dantza eta "Aceri-dantza"ren deskripzio luzea egiten du,Gipuzkoan gehien dantzatzen ziren herrietan eta dantzaldi hauetan erabilitako traje edo soinekoak zeintzu ziren adieraziz. Eta jarraitzen du: "Pordoi-dantza, la Espata-dantza y Broquel-dantza son los bailes marciales que se ejecutan en los grandes festividades, como la de San Juan Bautista, Corpus Christi, o en obsequio de los personajes". Eta beste honelako batzuk: "que pueden llamarse de temporada, como la Jorrai-dantza o baile de las azadas, el cual se ejecuta de modo muy curioso en los días inmediatos al abrirse las labores del campo;y el Aceri-dantza o baile de la raposa, que por Carnaval y Navidades ejecutan los mozos, saliendo a su son de calle en calle, y de casa en casa en demanda de pollos y demás comestibles, como los raposos" (Coreografía, 235-236 orr.).
 
Gipuzkoako herritarren joku, dibertsio eta musika instrumentuen lekuko bihurtzen da; baina ez hori bakarrik: bere azken 15 urteetan eztabaida gogor batean bizi izan zen. Dantzei eskaintzen dien lau kapituluak, 1969ko edizioa eta 47 orrialdez osaturikoa, ondo uler daitezke 1750.ean Don Gaspar Miraranda Argaizek, Iruñeako Apezpikuak, dantzaldi eta dantzak debekatuz argitaraturiko ediktua kontutan izaten badugu.
 
Eta nahiz eta ediktua zuzenean ez aipatu, Larramendik erabilitako argudioetan bertan ondo agenten da, "sed contra" baieztatuz "Sagrada Escritura, Santos Padres y concilios"eko testimonioekin eta misiolarien ardura disimulatugabeari buruzko aipamenekin; azken hauei buruz, badirudi entzuten ari zaiela: "tronar desde los pulpitos... y disparar centellas y rayos contra la carricadanzas, escudanzas y otros nombres que tienen los bailes o danzas comunes de Guipúzcoa. Supongamos que son malas y prohibidas. ¿Es prudencia moral y corriente gritar y clamar a todo trance que no se deben permitir estas danzas, aún cuando de la prohibición y omisión de ellas se siguen mayores escándalos de los que se quieren evitar y en la misma especie con que están difamadas las danzas. En algunos lugares (no nombro ninguno) los misioneros, inspirando horror de estas danzas, obligaron a todos sus oyentes a jurar que ni danzarían ni permitirían danzas de tamboril, y recurriendo al tribunal del señor obispo, obtuvieron su aprobación y la confirmación del juramento. Pero a poco tiempo se les resfrió el fervor y dejando las danzas, se retiraban mozos y mozas a divertirse y a jugar... fuera de poblado sin testigos... y fue preciso relajarles el juramento y que volvieran a sus danzas" (Coreografía, 240 orr.).
 
Larramendik Legazpiko misiolaria Domingo Agirre dakar bere ikuspuntua indartzen duen testimoniotzat. Agirre, bere misiolaritzako lehenengo urteetan, danboril eta dantzen aurka agertu zen, baina gero, beste oker batzuengatik desengainaturik, dantzen kontrako gerra hori alde hatera utzi zuen, bere sermoietatik kenduz. Exenpluak izan zuen jarraitzailerik : karmelita eta jesuíta batzuen artean Manuel Izquierdo, eta gero Zarauzko misiolari franziskotarrek ere gauza bera egin zuten.
 
Bere argudio osoa esaldi honetan biltzen du: "Y si por la razón dicha se pueden tolerar las danzas, aun suponiendo que sean malas, ¿por qué se han de desterrar si no son malas? Las danzas ni son malas de suyo ni están prohibidas, y no se pueden condenarse o prohibirse con prudencia". Esaldi hauetan ez al dio ediktuari aipamen zuzena egiten? Ez al dio bera bezalaxe jesuíta zen A. Mendibururi zuzentzen hitzok, izan ere A. Mendiburu probintziako zenbait herritan dantzen kontrako misioak ematen ibilia zen eta artean ere bazebilen.
 
Tellecheak aditzera ematen duenez, Larramendiren arrazoiek konprentsioa eta gizatasuna adierazen dute; baita umore ona ere, baina konplexu edo itsumenik ez dute erakusten. Zehazki, Gipuzkoako dantzen ontasunari buruzko tratadua da. Baina obra hau urte luzetan argitaratu gabe egon zenez, Larramendi basamortuko ahotsa baizik ez zela izan esan dezakegu. Entzun eta kasu egin beharreko ahotsa zen Larramendirena, baina hala gertatu ez zelako, eztabaida XIX. mendearen hasierara arte luzatu zen.
Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli