Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf
Marcha


1

Zaldun-iñote egun gozo au

Dalaco guztiz pozgarria,

Jostaldiatu nai guenduque guc

Maite degun jaiot-erria:

Izanik bada iñoteria

Apropos artaco jarria,

Cantuz plazara gatoz dantzari

Gaur Tolosaco gazteria

2

Guidari artu degu Gonzalez

Zampanzartar ongui egiña,

Izatez chalkorra bada ere

Jaquinduriaz chit abilla:

Erritic errira balebilque

Au bezalaco baten billa,

Plazan jendeari emateco

Pozquida eta atseguiña.


Languiñen itz-neurtuac

1

Guraiza chorrochalle

Eta tonelguiña,

Eracustera datoz

Beren lan eguiña:

Izan ezqueroztanic

Merquea ta piña,

Salduco da Tolosan

Nai duten adiña

2

Dendari abilla ta

Arotz jaquintsuna,

Badaquigu Errira

Etorri zaizcuna:

Modara apaintzeco

Auxen da fortuna,

Bientzaco Tolosa

Chit da lecu ona

3

Chapelaguiñarequin

Pelucaguillea,

Badaqui quizcurturic

Edertzen illea:

Laster aberasteco

¿Nolaco idea?

Baldin balute beti

Irabazbidea.

4

Ermentaria eta

Perra-ifinlea,

Bata gaiñ gañecoa

Bestea obea:

Ezagutuco dute

Agudo, ordea

Burni ta mandoaren

Machura gordea.

5

Zapataguinarequin

Eun colaria

Gau ta egun oi dago

Nequera jarria:

Langintza mea dute

Bañan chit garbia,

Ustelac ezpadira

Larru, ta aria.

6

Pertz arabatzalle ta

Chocolategiña,

Guzienean badute

Oec cer eguiña:

Bata necatu arren

Bestea adiña,

Irabacia dute

Guztiz desberdiña.

Zortzicoa

1

Tolosaco Erria

Guztiz anciñati,

Jostaria dala chit

Munduac badaki

Doai au datorquio

Bere jatorriti,

Argatic gordetzen du

Zintzoquiro beti.

2            

Ai au atsegiña ta

Pozkida betea!

Lembaitlen datorrela

Urrengo urtea:

Baldin biziric bada

Gonzalez maitea,

Uste det nic Tolosan

Pestan ibiltzea.

3

Gendeac deitutzean

Viba, eta viba,

Chalcorra azcar dabill

Gira eta bira:

Irteten dan orduan

Plazaren erdira,

Zoraturic legoke

Berari beguira

4

San Juanetan ere

Tolosan Erriac,

Eguiten ditu pesta

Gogoangarriac:

Artaraco daduzca

Oituraz jarriac,

Anciña-anciñaco

Pordon-dantzariac.