XVIII eta XIX Gizaldietako sei Hiztegi argitara gaberen berri
Jose M.ª Etxebarria
1.- SarreraHemen aurkeztuko ditudan hiztegi hauek denak XIX gizaldikoak dira, bat kenduta. Hiztegi hori “Diccionario cuatrilingue” izenburua duena, XVIII gizaldikoa da, antza.
Hiztegiok eskudiatzi egoeran daude eta ez ditu inork inoiz argitaratu. Hitz batzu Aizkibelek argitaratu zituen bere hiztegi nagusian, IZTUETAren hemen aipatzen dudan hiztegitik hartuta. Baina hiztegi osoa, ezta zati handi bat ere ez da inoiz argitaratu.
Hiztegi hauek ez dira aipatzen MITXELENAren Orotariko Euskal Hiztegiko iturrien artean. AKESOLO eta beste batzuen artean egindako Diccionario de Autoridades delakoan ez dituzte aipatzen. P. URKIZUk bere tesian bildu zuen hiztegien zerrendan, 1905 arte, ez ditu aipatzen(1).
J. ARZAMENDIk bere Términos vascos en documentos medievales tesian
hauetako bat aipatzen du: IZTUETAk egin zuena(2)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
1.- P. URKIZU, Pierre d'Urteren hiztegia, Londres 1715, 467-474.
2.- J. ARZAMENDI, Términos vascos en documentos medievales, 41 orrialdea.