Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

 

 
Jose Luis Lizundia  
JOSE GARMENDIA ARRUEBARRENA 
 
Euskaltzaindia 
Jose Garmendia Arruebarrena 1925ean jaio zen Goierriko Zaldibia herrian. Gasteizko Seminarioan ikasi zuen eta 1950. urtean apaiztu ostean, Erromara joan zen, Teologia Doktoretza eta Espiritualitatearen Historia ikasketak egitera. Gero, urte askotan Andaluzian finkatu zen, lehendabizi, Huelvako Mazagon herrian kapilau izan zen. Ondoren, Sevilla, Huelva eta Cadiz probintzietako hainbat herritan ibili zen, misiolari bezala, 11 urtez. 1960. urtean, Buenos Airesera bidali zuten eta han zazpi urte egin eta gero, berriro Andaluziara itzuli zen. 1967tik 1969ra bitartean, Sevillako Unibertsitateko kapilau izan zen Garmendia eta 1969tik aurrera, 21 urtez, erlijio irakasle izan zen, Utrerako Institutuan, jubilatu zen arte. Orduan itzuli zen Euskal Herrira, hiri honetara, hain zuzen, 1990ean.

Sevillan igarotako urte luzeek, hain zuen ere, ikerketarako bidea zabaldu zioten. Berak azaltzen zuen bezala, “Euskaldunek, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Amerikarako bidean garrantzi handia izan zuten. Prestatutako jendea izatearen ospea zuten. Irakurtzen eta idazten zekiten gaztetandik eta dirutza handiak egin zituzten. Indietako Artxiboan horren inguruko datu asko zegoen, ia inork aztertu ez zituenak oraindik, eta horretan hasi nintzen”.

Izan ere, Indietako Artxiboak ikertu zituen, dedikazio osoz. ABC egunkariaren Sevillako edizioan gai horren inguruko artikulu ugari argitaratu zituen, honetatik 35 artikulutan euskaldunek Sevillan bete zuten lanaren ingurukoak azaltzen zituela. Real Sociedad de Amigos del Pais-en Buletinean ere 129 artikulu idatzi zituen, gai horri buruzkoak.

Bestalde, Juan Ignazio Iztueta Zaldibiako idazle eta dantza ikerlearen bizitza eta lana sakon ikertu zuen Garmendiak. Batez ere, horregatik izan zen ezaguna Garmendia. Horren emaitza dira, besteak beste, Iztuetaren olerkiak, Iztueta, dantzarien maisu eta Miscelanea eta Iztueta al  descubierto   izeneko   liburuak.   Iztuetaren  jaiotzaren  mendeurren ospakizunak -1945ean- Garmendiak berak antolatu zituen, Zaldibian.

EUSKERA Akademia honen agerkarian argitaratutako txosten eta artikulu andana ere oso interesgarria da, hain zuzen, bere ikerketen norabidea jakiteko. Ez bakarrik Iztuetari buruzko dozenerdi lan, baita ere gutxi aztertutako gaiak, hala nola : El euskera en el Archivo General de Indias; Euskaldun abizenak Sevillan eta Cadizen; El euskera en el vallle de Cigoitia (Alava); Textos ineditos de autores vascos, Francisco Inazio de Lardizabal-en lan eta idazkiez ezagutzen eztiren berri eta gauza batzuk; Dos salmos ineditos de Francisco Ignacio de Lardizabal; Algunas noticias ineditas sobre Agustin Pascual Iturriaga; Los restos de la biblioteca de Francisco Ignacio de Lardizabal; Jose Antonio de Azpiazu, euskerologo;
Aizkibel azkoitiar jakintsuari buruzko hiru artikulu.

Sevillako Centro Vasco-Navarro izeneko elkartea sortu zuen, 1972an.

Eusko Ikaskuntzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Diputazioaren edota Euskaltzaindiaren agerkarietan ere argitaratu izan zituen bere lanak.

Jose Garmendia ezagutzeko parada Aita Luis Villasanteren bidez izan nuen Arantzazun, hara gutxienez hilero   Euskaltzainburuarekin “despatxatzera” joan ohi nintzenetariko batean. Hura, oporretan zegoen. Elkarrekin bazkaldu eta hiruok egun gogoangarria igaro genuen Ondo aprobetxatu nuela uste dut, zeren eta handik gerora gure arteko adiskidetasun beroa sortu bai zen, gutun harreman iraunkor eta guzti. Euskaldunok Ameriketan utzitako lorratzei buruz egindako ikerketa eta bibliografiaz nabarmenduko bagenituzke norbaitzuek, bi azpimarratuko nituzke, Jon Bilbao Azkarreta, getxoztarra, nahiz eta Puerto Ricon sortua eta, Jose Garmendia Arruebarrena, zaldibiarra.

Garmendia Arruebarrena ez bakarrik ezagutzen genuen euskalgintza edo euskal kultur mundukook, baita ere Andaluziako ikerleek ere. Orain maiatzean etorriko dira   sei urte opor hamabostaldia Sanlucar de Barramedan pasatu genuela. Egun baten, Puerto de Santa Mariara joan, beste zenbait euskal izenen artean Durango kalea ikusi, udaletxera deitu, hiriko kronistarekin mintzatu eta honek, berehala, Garmendiarekiko ezagupidea azaldu zidan. Zaldibiarrari deitu eta biengandik enteratu nintzan, ez bakarrik durangar ospetsu bat, portu agintaria berau baizik eta euskaldun andana bat agertzen zela Puerto de Santa Maria hiri aberatsaren historian (Oraindik kontserbatzen da bere hilobia aldare propio batean,familiaren eskudu eta guzti. Argitu nien, atxibozainari eta Jose Garmendiari, armarria,   Izurtzako herriarena zela, beraz, pertsonaia Durangaldekoa bai, baina izurtzarra). Biak gelditu ziren ikertzekotan. Cadiz hiriburuan pare bat egunetan izan ginen, baina han euskaldunak utzitako aztarna, kapera, erretaula eta jauregiren aurretiaz onura ateratzeko, ezinbestekoa suertatu zitzaidan Garmendia Larrañagaren idazlanak irakurrita izatea. Cadizek izan omen zuen euskal exonimoa, gaur egun ahantzia, Karize, Sevillak ezagunagoa zuen bezalaxe, Sibilia. Honen aldaera bat Ihurreta eta Garaiko “Egun Zuri” erronda kantetan agertzen dela adierazi nion Garmendiari, hain zuzen, Anton Mari Aldekoa-Otalora, Gerediaga  Elkarteko  lehendakari-ohiak  argitaratua   :   Aratosteak Durangaldean / El carnaval en la Merindad de Durango, Diversos autores, Durango, 1985 Berehala apuntatu zuen, doinu eta guzti:
“Sibirija ta Granada,
urdaizpikoa ona da,
urdaizpikoa ona da baina,
hiru lukainkaz hoba da…”
Eta exonomastika apur bat aztertu dugunok badakigu : “harremana non, exonimoa han”. Sibilia eta Karizeko merkataritza eta itsas harremanak, batez ere giputz-bizkaitarrekin, inork ikertu baditu gure goierritarra izan da. Noski, “Boga boga” kantak esango lukeen bezala, Indietara joandako zientoka euskaldunen testamentu, gutun, dokumentu, aberastasun, nahiz pobrezia hark estudiatu ditu. Gaur eta hemen, hainbeste liburuki eta aldizkaritan sakabanatutako bere idazlanak norbaitek batzea eta argitalpen bilduma baten paratzea eskatuko nuke, foru erakundearen babespean. Aitorpenik hoberena litzateke, Euskal Herriaren historiaren alderdi ez hain ezagutua eskura izango bai genuke.

Indietako Artxiboa, Sevilla eta Cadiz portu frankoak izan baziren ere Andaluziako bere lan egonaldi luzeko ikerketa fruituak, ezin dut beste bere beste uzta nagusia aipatzeke utzi, Juan Inazio Iztueta herrikidea, alegia. Inork aztertu, ikertu eta argitaratu badu XVIII-XIX mendeko zaldibiar famatu hura, Jose Garmendia izan da. Zinetan deitu genezake “iztuetologo” nagusia. Berak argitaratuko obra nagusiak aztertzea aski da, baita ere artikulu andana bat.

Ezagutzen nuen neurrian ez dut uste abertzalea zenik, baina bai euskaltzalea. Esango nuke Gipuzkoaren historian ugari izan diren ideologia tradizionalistako gizon jakitun eta kezkatsu andanaren azkenetarikoa izan dela. Zoritxarrez, azkenetarikoa esango nuke, "kasta" hau agortzera doala baitirudi. Euskal Herriarekiko kezka bere esaldi famatu baten mugatuko nuke, bai Villasantek ere askotan gogoratzen zuena eta, baita ere, Henrike Knörrek eta biok, berari entzunda, maiz komentatu duguna, bestalde: “euskaldunaren begia txikitu, laburtu da / el ojo del vasco se ha empequeñecido". Urrretxuarraren "eman da zabalzazu munduan frutua” edo garaztarraren beste hura : “euskara jalgi handi mundura” nahiago zituen, dirudienez.

Euskaltzaindiak, 1979ko abenduaren 20an izendatu zuen euskaltzain urgazle. 2005eko urtarrilaren 18an zendu zen, hemen, Donostian.

Euskal Herriak eta, bereziki, Gipuzkoak eta, Zaldibia bere jaioterriak, euskalari jakintsu bat, ikerle trebe bat, galdu dute aurtengo neguan Jose Garmendia Arrruebarrenarekin. Gipuzkoarren Etxe Nagusi honetan esan dezaket, Probintziak, berari esatea gustatzen zitzaion bezala, zor diola oroimen koskor hau baino zerbait gehiago. Gauza bera, Zaldibiako Udalak ere, zeren eta bertako seme argienetariko bat izan baita.

Argitaratutako lan aipagarrienak:

a) Gipuzkoa

-“Francisco Ignacio de Jauregui, autor de Galbarioko bidea”. 1968
-“Alegria de Oria en una monografía del siglo XVIII, [de F.X. de Iriarte Artano]”
-“Carta de una antologia de un vasco . De D. Juan Idíaquez a su hijo (1587)”
-“Francisco Ignacio de Jauregui, autor de Galbarioko bidea” La Gran Enciclopedia Vasca
-“Antonio de Gaztañeta Yturrivalzaga, capitán y pilotu mayor de la Real Armada del mar Océano”
-“El azcoitiano Juan López de Recalde”
-"Dos hijos ilustres de Vergara [Miguel Arricruz y Juan Bautista Elústiza Ganchegui en Cadiz]”
-“Noticias desconocidas sobre Francisco Ignacio de Lardizabal”
-“Sobre el autor de Testamentu zar eta berrico condaira “
-“Pedro Angel de Albisu, un arquitecto desconocido”
-"Precisiones en tomo al prendimiento de “Maragato” [Pedro Piñero] por fray Pedro [de Argaya] de Zaldivia”
-“Indice de la producción literaria crítico-musical de don Roberto Almandoz”

b) Iztueta

- “Obras ineditas de Iztueta”. 1968
-“Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira. Notas (sobre el libro de Iztueta)”. 1970
-“Iztuetaren olerkia”k. 1978
-“Noticias sobre Iztueta en los Registros de las Juntas Generales de Gipuzkoa”. 1974
-“Una dedicatoria inédita de Gipuzcoa-co dantza [de Iztueta]”
-“Documentos relacionados con Juan Ignacio de Iztueta y sus familiares”
-“En torno a las letras del libro de las melodías de las danzas [de Juan Ignacio de Iztueta]”
-“Iztuetaren olerkiak”
-“Relacion de los curas de Guipúzcoa. Un trabajo inédito de Juan Ignacio de Iztueta"
-“Sobre unos originales de Guipuzcoaco Condaira de Iztueta”
-“Iztueta, credibilidad de su Gipuzkoa-ko dantzak. Su influencia en el folklore de su tiempo”
-“Juan Ignazio Iztueta, dantzarien maisu & Miscelanea”

c) Amerika eta Andaluzia

-“Nomina de “indianos”[residentes en Sevilla e Indias] en el archivo municipal de Villafranca de Ordicia [1615-1682]”
-Vascos en Cádiz, siglos XVII y XVIII
-Cádiz, los Vascos y la Carrera de Indias
-Libros de hidalguías vascas en el Archivo Municipal de Cadiz. 1975
-“Tomas Ruiz de Apodaca, un comerciante alavés en Indias (1702-1767)”
-“Guía de vascos en el Archivo General de Indias”
-“Libros de hidalguías vascas en el Archivo Municipal de Cádiz”
-“El caballero Domingo de Urbizu [en Sevilla]”
-“Cargadores vascos a Indias en Sevilla [en el siglo XVII]”
-“La cofradia del Santisimo Cristo de la Humildad y Paciencia, de los vascos en Cadiz en el siglo XVII”
-"La cofradia del Santo Cristo de la Humildad y Paciencia, de los vascos en Cádiz de 1700 en adelante"
- “Documentos inéditos de la Congregación de los Vizcaínos en Sevilla (1540)”
-“Documentos inéditos de la Congregación de los Vizcainos en Sevilla. II:1650”
-“Exportación y exportadores vascos a las Indias [1650-1850]”
-“Los Ibarburu y Galdona, de Motrico [en Sevilla]”
-“Titulos y cargos de vascos en Cádiz [siglo XVIII]”
-“Los vascos en algunas guías de Cádiz [años 1797, 1812 y 1821]”
-“Vascos en Lebrija [Andalucia]”

d) Solteak

-“Librería de Irisarri”. 1975
-“Mandato sobre predicación en lengua vasca [en Ujué (Navarra), 1676]”
-“Apuntes históricos sobre el cultivo del vascuence [reproduce el escrito Una preguntita curiosa a los hombres sensatos. Bilbao, 1820 protestando el que se predique en romance en Abando]”
- Manso de Zuñiga, G.
- “Alava en las congregaciones o hermandades vascas fuera de lasprovincias”
 
Jose Luis Lizundia

Laguntzaileak:

orkli