Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 1 / 5

Izarra GaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

IZTUETA MENDIZABAL  familia

Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

BIOSOLA Egileor auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Muittondo, Amandre edo Etxaburu. Bertakoek diotenagatik baserriaren izenak “Bide atzeko ola” adierazten omen du.

Oinez herriko plazara eta lantegira (Bilorera) ordu erdi dago. Auzoko bidea 1970ean egin zuten. Baserritik kanpo egin zuten lan anaia-arreba guztiek hamabost urtetik aurrera. Baina baserrian bazituzten zortzi behi eta bi idi, eta artoa, garia eta barazkiak saltzen zituzten Ordiziko ferian. 1955 inguruan, artean, baserritik bizi ziren. Orduan esaten omen zen ehun oilorekin jornala atera zitekeela, beraz, oilategia jarri zuten martxan. Gero aita Biloren hasi zen lanean 1972an. Hala ere, oraindik jarraitzen diote baserriko bizimoduari eta gaur egun eusko label kalitateko ekoizleak dira.

Biosolakoak etxe jabe dira 1927az geroztik.1927an saltzeko jarri zenean, aurrena, Txapeletxekoek erosi omen zuten, eta gero beraiek, lehengo prezioan baina sail gutxiagorekin. 1930ean egin zituzten konponketak eta baserria handitu egin zuten.

Biosolan Jauregi Zurutuza familia bizi zen eta 1927an Iztueta Jauregi familia osatu zen. Joxe Martin Iztueta ezkondu zen bertako alaba zen Frantziska Jauregirekin, eta Biosolan jarri ziren bizi izaten. Ezkontza Zaldibin egin zuten, otordua Estanko tabernan eta ezkontza-bidaia Donostiara. Baserrian, artean, ama eta anaia-arrebetako bat bizi ziren. Batak bederatzi urte egin zituen etxean eta besteak hogeita bederatzi.

Hurrengo belaunaldian Iztueta Mendizabal familia osatu zen. Joan Migel Iztueta, bertako semea, Joana Mendizabalekin ezkondu zen.

Lau seme-alaba izan zituzten: Joanjo, Axun, Gema eta Antton.

Informazio emailea: Axun Iztueta

 Webgune honetan entzun daiteke Anttoni Iztuetari egindako elkarrizketa

 

 

 

BIDASOLA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli