![]() |
|
IRASTORTZA NAZABAL familia |
![]() |
Baserriaren arrastoa idatzietan Mamune agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere emaileen artean. Etxe horretako familia baten ordezkaria izan zen bileran. |
MAMUNE Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxearen inguruko paraje batzuen izenak hurrengoak dira: Etxeazpiko soroa, Partzena soroa, Biandetxe soroa, Mamuneko ordeka, Arrue, Mutsondo, Angelu soroa, Goiko soroa, Etxeatzeko soroa... Aldamenean dago oraindik aspaldi izandako baserriaren koadroa. Teodorok berak ez zuen ezagutu eraikuntza eta bere aitonak juxtu-juxtu. Garai batean, sukaldea egin zen tokian, intxaurrondoa zegoen, handia gainera.
Aitona Martin, Lorenzoren semea eta Teodororen aita, Jobita Nazabalekin ezkondu zen eta hamar seme- alaba izan zituzten: Maria, Teodoro, Joxepa, Pedro, Joxe, Kruzito, Ximona, Lutxi, Inazio eta Jexux.
Pasadizoak
|
Zaldibiko panaderoa, Joan Manuel Mendizabal,
|
Teodoro etxera ezkondu zen 1957an Kristina Etxeberriarekin, eta bi alaba izan zituzten, Koro eta Arantxa. Ezkonbidaia Iruñera eta Bilbora egin zuten, zortzi egunez. Bost urte egin zituzten Mamunen eta handik Abaltzisketara joan ziren bizi izatera.
Aitona Martin beti zegoen obrak egiteko prest, hau egingo nioke, horrelaxe hobeto legoke… Teodorok gogoratzen duen lehen obra teilatua altxatu ziotenekoa da.
Larraizko kamiñoa, gerra bukatu eta berehala bukatu zuten (Teodorok umetan hango obratan jolasean ibiltzen zirela dio). Saturdikoa, ordea, askoz ere beranduago izan zen, soldadutzatik itzuli eta ezkondu bitarte horretan (1947-1957). Auzokoak ez ziren ados, baina azkenean hasi ziren eta ilusio handiz joaten ziren lanera. Idiz tiratutako kamioian etortzen zen materiala. Saturdirainoko izkinara iristean, mendixka baten azpian izugarrizko labe pila azaldu zen. Labe txikiak ziren… Zertarako ote ziren? Behe aldera izugarrizko zuloa zuten, adreiluz eginikoak… Ermita berritzen ari zirela ere, kutxa bat aurkitu zuten, losa bat, dotore-dotore ajustatuta. Paretaren azpian zegoen! Noizkoa ote zen? Ez zuten gauza garbirik atera. Oraindik ere kontu haiek jakiteko irrika bizian egoten da Teodoro.
Baserritik ateratzen zuten bizimodua, sega eta laia majo erabiliz. Garai hartan auzoan pentsatzen omen zuten fabrikako lana kaltegarria zela osasunerako, petxutik eta gaixotzen zirela. Teodoro, halere, gazterik hasi zen etxetik kanpo lanean, zerran (Zubiondon), hargintzan, peoi etabar, harik eta 1950ean Fabrika Handian hasi zen arte.
Bideoak
MAMONEA: IRASTORTZA NAZABAL FAMILIA
MAMONEA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.