Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

MENDIZABAL OTAMENDI familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

J.C. Guerrak Revista Bascongadan argitara eman zuen Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa según el orden de las familias pobladoras lanean, aipatzen du izenburu gisara Zaldibiko Juan Lopez, honela: Aldaiburu, Juan Lopez, vecino de Zaldivia en 1399. Ziurrena Aldaiburu etxe-izena izango zen.

Aldaburu izena agertzen da 1783ko abenduaren 17an, Aralar eta Enerioko basoen ustiaketa egiteko agiria sinatu zuten baserrien artean. Bi ordezkarirekin agertzen da, agian, bi etxebizitza zirelako garai hartan.

Informazio emailea: Pedro Mendizabal

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

ALDAU Elbarrena auzoko baserria da. Aldapa bat igarota dago eta bertakoen esanetan, hortik omen datorkio izena, Aldapa buru. Familiaren izengoitia Sanprontxio da.

 

Baserri inguruko soro, zelai eta basoen izenen artean daude: Errota alde, Txara, Liñu putxu, Garalekua, Barruti zelaia, Artxal azpi.

Elizaraino ordu erdiko bidea dute. Bertarainoko bidea ez zuten 1988ra bitarte eraiki.

Etxejabe dira 1915. urteaz geroztik. Orduko hogei mila pezeta ordaindu zuten eta baserriko konponketak 1965ean egin ziren, gelak, sukaldea eta komuna berrituz.

1905ean ezkondu ziren Frantzisko Mendizabal eta Xegunda Barandiaran, Itsasondoko Urkiko alaba. Otordua etxean egin zuten. Beraien seme-alabak Maria, Antonio, etxera ezkondu zena, Joxe eta Mikela izan ziren. Joxe 1930ean hasi zen lanean Fabrika Handian.

1942an ezkondu ziren Antonio Mendizabal eta Brigida Ezeiza, Beizamako Eiezezta Goikoa baserrikoa. Antza denez, Antonio, Astigarragara joan zen lehengusuren baten ezkontzara eta han ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Lezon ezkondu eta Zaragozara egin zuten ezkon bidaia.

Aldaura ezkondu zirenean, gurasoak, osaba-izebak, eta bi senide bizi ziren artean etxean. Hiru seme- alaba izan zituzten: Pedro, Milagros eta Mari Tere.

Pedro, etxerako geratu zena, Ana Maria Otamendirekin ezkondu zen. Ana Mari Abaltzisketako Eliz-azpikoa zen. 1972an ezkondu ziren Larraitzen, eta bi seme-alaba izan zituzten: Aritz eta Aloña.

Bospasei behi izaten zituzten baserrian. Gainera artoa, garia, babarruna eta patata ere egiten zituzten. Ordiziako ferian saltzen zituzten sagarrak, gaztainak eta arrautzak.

 

ALDABURU: MENDIZABAL OTAMENDI FAMILIA

 

ALDABURU, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.