Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

OTEGI MUJIKA  familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Iartzeta agertzen da, Igarzaeta izenarekin, 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere- emaileen artean. Bi ordezkari agertu ziren bilera hartara.

Informazio emailea: Bernardo Otegi

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

IARTZETA, Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta soro-izenen artean ditugu Txara, Iturribarrena, Buztiñeta, Arrebaso, Itxao, Lanberri, Mutegi, Etxitura. Toki izen hauetako askok paraje horretan egin diren lanen berri ematen digute.

Baserritik elizara eta lantegira ordu erdiko bidea da, eta etxearen jabe egin ziren 1935ean, hemezortzi mila pezeta ordainduta.

1905ean ezkondu ziren Joxe Luix Otegi, Itsasondoko Urkiko Olate baaserritik etorria eta bertako alaba. Hamahiru seme-alaba izan zituzten. Hurrengo hazaldian, osatu zen Otegi-Mujika familia, 1935ean ezkondu baitziren bertako seme Prantxiko Otegi eta Prantxika Antoni Mujika, Zaldibiko Azpikotxe baserrikoa. Ezkondu zirenean, aita eta hiru anaia-arreba bizi ziren baserrian eta beraiekin bizi izan ziren hogei urtez. Anaia Hilarikok Fabrika Handian egiten zuen lan, baina baserritik bizi ziren.

Hamalau seme-alaba izan zituzten: Patxi, Joxe, Maria, Pilar, Karmen, Felipe, Bernardo, Martina, Jexus Mari, Jabier, Maria Angeles, Ines, Joan eta Maria Luisa.

Baserrian bost-sei behi zituzten. Laborantzan garia, artoa, babarruna egiten zuten, eta Ordiziako ferian saltzen zituzten oilaskoak, untxiak eta txerriak eta baita sagarrak eta gaztainak ere.

1950ean Joxe semea ere hasi zen Fabrikan Handian. Hermandadea sortu zuten Prantxiko Otegi eta auzoko gehienek 1947an eta beraien arteko seguru bezala funtzionatu zuten 1969 bitarte. Modu horretan, ezbeharren bat izandakoari diruz laguntzen zioten: txekor baten abortua, itoak… edo beste zer edo zer.

 

 

 

 

 

IGARTZAETA : OTEGI MUJIKA FAMILIA

IGARTZAETA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremaneta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli