URKOLA BELOKI familia
Pasadizoak
Bertso zaletasuna |
ZULOTA Egileor auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena zulo batean egotetik datorkio. Baserri inguruko soro eta basoen izenen artean
daude: Auzko barrutie, Mantoni soroa, Etxealdeko zelaia, Birane, Pikoango, Soroberri, Galtzo, Gaztinzabal.
Baserritik herrira ordu erdiko bidea dago. 1980 inguruan egin ziren auzoko eta etxerainoko bideak. Etxe jabe dira 1992tik aurrera, eta 1999an egin zituzten konponketak. Komuna, sukaldea eta gelak berritu omen zituzten.
Felipa Etxeberria eta Joan Beloki 1943an ezkondu ziren. Felipa Izar Bekoa zen, Zaldibikoa. Joan, bertako semea. Zaldibin ezkondu ziren eta etxean egin zuten otordua.
Sei seme-alaba izan zituzten: Prantxika, Maria Jexux, Arantxa, Lurdes, Mari Jose eta Daniel.
1966an ezkondu zen bertako alaba Prantxika Urnietako Barkaiztegi baserriko Joxe Mari Urkolarekin. Etxean aita-amak eta bi anaia-arreba bizi ziren. Etxetik kanpo osaba Joxe Ramonek egiten zuen lan, artzain.
Baserrian bost behi eta bi idi zituzten. Laborantzan etxerako artoa, garia, babarruna, arbia eta erremolatxa egiten zituzten. Ordiziako ferian saltzen zituzten arrautzak, oilaskoak eta babarrunak.
Joxe Maria Urkolak, hamar urtez egin zuen lan Biloren. Bitartean Prantxika, gizonari gauez lana egitea tokatzen zitzaionean, goizeko bostetan jaiki, behiak jetzi eta Zaldibira etortzen zen esnea partitzera, eskailerak gora eta behera. Gizona goizeko 7etan ateratzen zen lanetik eta harekin bueltatzen zen berriz etxera.
Hiru seme-alaba izan zituzten: Maixabel, Daniel eta Amaia.
ZULOETA: URKOLA BELOKI FAMILIA
ZULOETA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.