Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

SUKIA NAZABAL familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Badakigu zein ziren Urtaneko jabe Iztuetaren aitak bere testamentua egin zuenean: “Así mismo Declaro que Nicolás Ign.º.° de Sasiain, vecino de esta villa, y dueño de la casa de Urretagoena sita en ella, me es deudor de seiscientos reales y diez y seis maravedises vellón como hijo y heredero de Pedro Ign.º de Sasiain, los cuales usando de mi derecho cedo, y consigno a mi hija M.ª Michaela de Iztueta a cuenta de su legítima paterna, y confiero el más amplio e irrevocable poder que necesite con libre fianza y general administración en forma y pido encomienden mi alma a Dios.”

Liburuko fitxa jaitsi

Pasadizoak 

Gaueko jolasa

Bizkaian negua pasata, apiril aldean bueltatzen ziren Zaldibira ardiekin, baina egun jakinik ez omen zeukaten. Orduan Modestak bere aitonari zer egingo eta lotu dio soka bat ganbaran zegoen dunba bati eta gau erdian tira dio dunbari eta aitona jaiki da Bizkaitik bazetozelakoan eta ezer ez. Atzera oheratu da eta atzera Modestak ekin dio sokatik tiratzeari eta dunbak jo du eta aitona atera da eta begiratu ditu inguru guztiak eta ezer ez. Eta hurrengo egunean jakin omen zen gaueko jolasa.

Informazio emailea: Mari Paz Sukia

 
 

URTANE Urreta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Malkorre, Mitxela, Goiko soroa eta Beheko soroa. Urtanekoen izengoitia Tximela da.

Oinez herriko plazatik ordu erdira dago, eta lantegira hiru ordu laurdeneko bidea zen. 1955ean egin zuten auzoko bidea (Saturdira) eta 1960an ekarri etxe ondoraino.

Baserriko bi lagun izan dira artzain eta beste bik Fabrika Handian lan egin zuten. Migel A. aitajauna eta Jose Inazio aita artzain ibiltzen ziren eta neguan Bizkaia aldera joaten ziren, Muxikara, eta bueltan apirilean edo etortzen ziren.

Baina baserrian bazituzten lau-bost behi eta ehun eta hogei-berrehun buruko artaldea. Baserrian artoa, garia eta patata egiten zuten eta Ordiziako ferian saldu, baita arrautzak, gaztainak, oilaskoak eta gazta ere.

Gerra ondoren baserrietara jeneroa konfiskatzera etortzen omen ziren eta garia non gordeko, eta aitari okurritu zaio barrikan gordetzea. Baina bada ez bada ere barrikaren goiko zulotik tubo bat jarri du sagardoaz beteta eta amu horrekin salbatu omen zuen barrika, gariz betea.

Urtane baserrikoak etxejabe dira 1905etik aurrera eta 1940tik 1950era bitarte berritu zituzten komuna, sukaldea eta gelak.

1901ean ezkondu ziren Jose Inazio Sukia, Auntxita baserriko semea eta Josefa Inazia Nazabal, eta 1930ean osatu zen etxeko familiaren hurrengo belaunaldia. Orduko hartan Miel Antonio Sukia eta Joana Murua Iztueta, Ernaitzako alaba, ezkondu ziren. Abaltzisketan ezkondu, etxean egin otordua eta ezkontza-bidaia Bilbora. Hara zihoazela mareatu egiten, ordea, eta Zarauzko inguruetatik buelta hartu eta berriz etxera etorri omen ziren. Etxean gurasoekin eta zazpi anaia-arrebekin jarri ziren bizitzen, eta etxean segitu zuten anaia-arrebek eta gurasoek.

Sei seme-alaba izan zituzten: Pepita, Joan, Luixito, Mari Paz, Antonio eta Lontxito.

Aipagarria da zaldibitar honek, Miel Antoniok, ehun urteren muga gainditu zuela.

 

URRETAGOENA :SUKIA NAZABAL FAMILIA

 

URRETAGOENA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.