Inprimatu E-posta
ARRUE

MENDIZABAL- MURUA FAMILIA

arru_baserria
lupa Kokatu mapan eta airetik ikusi

GERTUKO HISTORIA

Arrue Arruegi  auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik Arrue da bere izena, eta izen horrekin   agertzen da   Arruarte, Arrue eta Arruebarren Goikoarekin batera agertzen da  1783-12-17an ,  Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aipatzen denagatik Arruetik lau  lagun  agertu ziren bilerara, eta beraz, ordurako etxe-bizitza bat baino gehiago izango zen bertan. Arrue izena berak gordetzea, besteak Arruabarrena eta Arruebarren Goikoa ziren, aurrena egin izana izatetik omen datorkio izena. Hala ere, ezin da  hiru baserrion izena toki-izen hau bere kokapenetik bereizi. Arru alde batean, eta Miranda beste aldean, Zaldibian ziren bi talaien izenak badira behintzat.

Arru garrantzi handiko etxea zen Zaldibin eta bazuen kapila ere.

Ikuspegi paregabekoa eskaintzen baitu Arruegi auzo guztiak.   Baserri inguruko soro eta sailen izenen artean Aizporra, Luberri ,Urretalde,Azpikotxe basoa

Etxe-jabe dira Arruartekoak 1920az geroztik. Jabeak, Bizkondeak, ez omen zien beste aukerarik eman : erosi ala kale gorrian geratu. 1954an  berritu zituzten sukaldea eta komona.


BASERRIKO BIZI-MODUA

Baserritik herrira, elizara ordu  erdi dago .Baserritarrak izan dira  eta sei behi zituzten. Ordiako feriara joaten ziren eta han ahal zuten gehiena saltzen zuten : arraultza,gazta eta sagarra. Gainera  egiten zuten artoa, babarruna eta patata ere.

1894an ezkondu ziren Josefa Mª Etxeberria Gaintzako Zabalekoa eta Jose Antonio Mendizabal.

1954an ezkondu ziren Margarita Murua , Abaltziketa Saro baserrikoa eta  Esteban Mendizabal Arruko  semea.  Larraitzen ezkondu eta otordua egin eta handik Iruñara joan ziren. Arruera ezkondu eta betan bizi ziren ama eta bi anai-arreba.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arruekoen ondorengo batek egindako familia-testigantza ederra irakur dezakezue hemen. (Laister igoko dugu PDF-a)

ARGAZKIAK. FAMILIAK

1.-MENDIZABAL-ETXEBERRIA FAMILIA (1914)

Arantxa, Lurdes, Roman , Rosario / Esteban (Aita) , xabier, Juan Mari, Margarita (Ama)

2.- MENDIZABAL-MURUA FAMILIA (1975)

Arantxa, Lurdes, Roman , Rosario / Esteban (Aita) , xabier, Juan Mari, Margarita (Ama)

Informatzailea:


Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

 
RocketTheme Joomla Templates