Lazkao-etxe Aistran Erreka auzoko baserria da, izatez, Lazkaoko lur-sailetan egon dagoen arren. Izena ere, hortik datorkio : Lazkao-etxe Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu . Otarizarre, Gaztainari-zulo, Txertaka-soro, Soro Haundi, Koarre, Eztilegi,Urtzaku eta Amezti .
Lazkao-etxekoen izengoitia Barberok da.
Baserria Arkaka bidean dago . Oinez herriko plazatik berrogei minutura dago. Beasaingo Fabrika Handira berriz ordubete inguruan egiten zuten. Auzoko bidea, 1958an egin zutelakoan dira, auzoko beste batzuk bezala.
Etxe jabeak dira 1930az geroztik eta 1960an berrikuntza handiak egin zituzten.
BASERRIKO BIZI-MODUA
1924an ezkondu ziren Frantziska Ezeiza Albizturko Alkortaeneako alaba eta Francisco Amundarain.
1947an ezkonduz iren Juanita Amundarain, Lazkao-etxekoa eta Jose Luis Azurmendi, Zaldibiko Onanobieta (Unanita) baserrikoa. Zaldibin ezkondu, otordua Estanko-renean egin eta handik ezkontz-bidaia Iruñara egin zuten. Ezkondu zirenean, Lazkao-etxen jarri ziren bizitzen eta bertan ziren aita-amak eta bi osaba-izeba.
Harri-jasotzen.
Jose Luis gazte zenean ( 1936-1940 inguruan ) Zaldibiko festetan harri-jasotzaile ekitaldia antolatu omen zuten herriko agintariek eta frontoian dena prestatuta utzita, bazkaltzera joanak omen ziren denak. Lanetik etxera zetozela zaldibitar batzuk, tartean Jose Luis , joango ziren frontoira ikustera arratsalderako zer zegoen. Han harriak izango eta haiek ikusita probatu egin nahi eta baita instante batean jaso izango zuen lepora. Norbaitek hura ikusi eta antolatzaileek bertan behera utzi omen zuten ekitaldia, Zaldibian ba zegoela eta harri hura jasotzen zuena.