Inprimatu E-posta

ZUNTZUNEGI

zuntzunei1
lupa Kokatu mapan eta airetik ikusi

MUNDUATE OLANO Familia

Zuntzunegi Arruegi  auzoan dago.

Zuntzunegi agertzen da 1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Bilera hartara ordezkari  bakarra joan zen.

BASERRIKO BIZIMODUA eta ARTZANTZA

1905ean ezkondu ziren Josefa Antonia Jauregi Gaintzako Arre behekoa eta Migel Munduate.  Etxearen jabe dira ehun urte hauek baino gehiagoan.  1940an berriz Migel Munduate eta Luzia ( Lutxi) Olano,Arrukoa.  Arantzazun ezkondu eta bertan egin zuten otordua eta handik etxera etorri ziren Ezkondu zirenean etxean bizi zituzten ama eta senide bat , eta ezkondu eta urtebetera Bikatxera etorri ziren bizitzera, kalera.

Ezkondu orduko artzain hasi zen Lutxi.  Apiril erdi aldera igotzen ziren mendira. Urruztiarrenean zuten txabola eta larrea Atajoan ( Errekonta gainean ). Ardiek ura Almitzetan edaten zuten eta artzainek hamabost minutura edo zuten iturria. Egunean bi edo hiru aldiz egiten zuten ur-garraiaketa.

Arkumeak Ordiziako ferian saltzen zituzten, mandoan aldiko zortzi-hamar eramanda. Horretarako bidean bi ordu t’erdi egin behar zuten.  Saldu gabeko arkumeak berriz mendira igotzen zituzten, baina orduan ardiek  arkumeak har zitzaten lanak izaten zituzten. Eutsi ardiari  eta arkumea usainarazten zuten, ez baitzuten ezagutzen eta aste guztian beraiekin saiatu behar izaten zuten, bestela ez baitzieten uzten edoskitzen eta hurrengo asteazkenean arkumeak pisu gutxiago izaten baitzuten. Hala ere, Don Gabrielek feriarako ibilerei buruzko bestelako iritzia zuen. Hala esaten omen zuen sermoietan : artzainak mezetara beti berandu iristen zirela baina feriara egunsentirako joaten zirela.

Eguneroko bizimodua luzea zen. Egunsentian jaiki, ardiak bildu, bederatzietarako ardiak jaitzi, gosari legea egin, txerriak zaindu eta ondoren gaztak egin, bi orduz.  Ordubietan bazkaldu, siesta egin eta gero baratzeko lanak eta egur-lanak egiten zituzten eta 6etan berriz ardiak bildu eta goizean bezala ihardun, eta gaueko 11-12etan lotara.

Maiatzean bost bada sei gazta egiten zuten, ekainean lau edo bost eta uztailean hiru ez bada lau. Baratza ere erabiltzen zuten ( aza,patata, eta porruak egiteko) . Eguerdietako otordua eltzekoa izaten zen, babarrunea edota babea eta afaltzeko  zartaginekoa.

Bizimodurik gogorrena  neguan arkumeak jaiotzerakoan izaten zen, eta gozoena Santiotatik aurrerakoa.  Neguan Itsason izaten ziren Lukasin baserrian eta han  oso giro ona izaten zuten. ardi-mozketa egunetan izaten ze, auzo lanean batat besteri lagunduaz.

INFORMAZIO GEHIAGO

ARGAZKIAK. FAMILIAK

1.- ZUNTZUNEGI baserria.  Arruegi AUZOA.

Josefa Antonia Jauregi , Gaintzako Arrue behekoa baserria

2.-  ZUNTZUNEGI baserria.  Arruegi AUZOA. 1925

Lutxi, Luisa Jauregi Aranburu ( Santa Marinakoa ) Maria Arruabarrena

3.- ZUNTZUNEGI baserria.  Arruegi AUZOA.  MUNDUATE JAUREGI familia.1940

Martin, Jose Joakin Olano, Ignazio Olano, Jose Migel Arizkorreta ( Zegama) ,Lutxi Olano, Don Modesto Mendizabal, Migel Munduate ( ezkondua ).

4.-ZUNTZUNEGI baserria.  Arruegi AUZOA. MUNDUATE OLANO familia. 1977

Migel  ( aita), Martin, Anttoni, Lutxi ,Rosario

Informazio-emailea : Lutxi Olano

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan   Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
RocketTheme Joomla Templates