Inprimatu E-posta

iturralde1
lupa Kokatu mapan eta airetik ikusi

ITURRALDE

SUKIA MURUA FAMILIA

Iturralde    Urtsuerrekaren  auzoaren haieran dago. Gaztinari izeneko parajean.

Izen  hori Iturri ondoan egotetik datorkio. Atxutxe- deitzen zaie, aita  Lazkaomendiko Atxutxekoa zelako, ziurrenera.

Auzoko  bidea 1935ean egin zen. Etxe-jabe dira 1955az geroztik eta ez zen konponketa handiegirik egin, berria zelako.

BIZIMODUA eta ARTZANTZA

1943an  ezkondu ziren Domingo Sukia Lazkaomendiko Atxutxe baserrikoa eta Dolores Murua.  Goizean goiz ezkondu, gosaria egin Juankruzenean eta Bilbora joango ziren hiru egun pasatzera.  Domingo eta Dolores ezkon bidaiatik etorri eta etxeko balkoian zeudela non pasatzen den kamioi bat egurrez beteta eta Domingok esan omen zion andreari hobe izango zutela beajean gastatu zuten diruarekin egur horiek erosi izan balituzte.

Garai haietan zaila zen etxebizitza bilatzea eta Bentaberriko ganbaran moldatu omen zieten etxea bere lagun ziren Joakin Zubeldia eta Martinak.

Artzain ziren eta apirilean igotzen ziren mendira. Txabola Paben zuten eta larrea Pardarrin. Inguruak ondo ezagutzen zituzten eta Jose Migel Barandiaran ere etorri zitzaien kobazuloak erakusteko eskatuz eta aita berarekin joan eta erakutsi ere.

Ardiek ura edateko gaueko  serenoa zuten. Eta beraiek edateko ur bila Arraska eta Iturbeltzera joan ohi ziren egunean behin.  Garai zailak ziren denentzat. Jose Antonio eta Maria Jesus umeak zirela, seitik hamar urtera bitartekoa,amak deitzen omen zien goizean goiz esanaz jaikitzeko eguzkia berotzen hastearako ura ekartzeko ( joan –etorrian ordu bete behar zuten ), arrautza osoarekin gosaria emango ziela eta itzultzean.

Arkumak Hernanin saltzen zituzten,“Altzea Baserrian “ pasatzen baitzuten negua . Maiatzean eta ekainean zortzi-hamar gazta egiten zituzten egunean.

Bizimodua goizean goiz hasten zen. Egunsentian jaiki, ardiak jaitzi, gosaldu, gazta egin, egurre edo garoa bildu,lizarostoa eman, ura ekarri eta bazkaldu. Siesta egin,   txerriak gobernatu  eta arratsaldean berriro goizekoa errepikatu.

Baratza ere erabiltzen zuten eta bertan patata,porru eta aza egiten zuten. Bazkaltzeko eltzekoa izaten zuten zezinarekin eta gauean porru-patatak txorixo eta arrautzak. Larunbat edota jai egunetan oilaskoa neurtuta izaten zen.

Urteko garairik gogorrena ardi-mozketakoak ziren  eta gozoenak berriz abuztu eta irailekoak.  

Neguan Aldaban eta Hernanin ematen zuten , urteberritatik Apirilera bitarte. Lopetegi baserrian.  Joaten egun bat behar izaten zuten eta bertan familikoak bezala hartzen zituzten.

INFORMAZIO GEHIAGO

ARGAZKIAK. FAMILIAK

1.-ITURRALDE . URTSU ERREKA AUZOA:  SUKIA-MURUA familia

2.-ITURRALDE . URTSU ERREKA AUZOA:  SUKIA-MURUA familia

Dolores Murua (ama). Jose Antonio. Domingo Sukia (aita). Maria Jesus

Informazio-emailea : Mª Jesus

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
RocketTheme Joomla Templates