Agotxanea Elbarrena auzoko etxea da.Lehengo bere izena Zelatxo zen.Elbarrena auzoan baziren oraingo Zelaa eta baita Zelai Ederra etxe-izenak, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak . Etxearen atze aldetik pasatzen da Amundarain ibaia.
Oinez herriko plazatik ordu erdi dago . Serapio Mujikak dionagatik 1865ean egin zen Ordizitik Zaldibiara bitarteko bidea.
Arotxanea ez da agertzen 1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean.Zelai ederra bai,ordea, ordezkari batekin. Zelaa berriz agertzen da Juan Inazio Iztuetak Zelaako Antonio Lasaren hondaren aurkako exekuzio autoan ( 1792ko urritik aurrea )
Prantziko Etxeberria Zaldibiko Lizarra Goikoa eta Gaintzatik etorritako Ramona Oiarbide. 1922an ezkondu ziren , berriz, Bentura Garmendia Zaldibarrengo baserrikoa eta Prantxika Etxeberria Lizarrakoa. Zaldibin ezkondu eta etxean egin zuten bazkaria eta Arotxanean .
1925ean erosi zuten etxea. Bost mila peztatan, eta taberna zen. Benturak, hala ere,Fabrika Handian egiten zuen lan.
PASADIZOAK
1955tik 1960ra Arotxanea fama handikoa jatetxe bihurtu zen, baina arazo handiak zituzten argia eta urarekin. Argiak arazo handiak sortzen zituen,eta kanpoan jarritako transformadorearekin moldatu zuten, baina urarekin gertatutako komeriak ez ziren gutxiago. Urak buru-hauste asko ematen zituen , Herriak ez baitzien ura eraman nahi eta Diputazioko ingenieroak bazkaltzera joan ziren egun batean eta orduan atera hitza eta handik berehala jarri zieten ura, noski, auzokoek eta zerbait ordainduta.
MUÑOTAko Patxi poeta- artista bat zen. Zenbait goizetan etortzen zen goizeko ordubata inguruan eta hasten zen errezitatzen gauza politak nola guri ala Teodorari eta naiz ohean egonda ere, leihora ateratzen ziren hura kontenplatzera.
Bilore jarri aurretik ezkailu asko izaten zen Arotxanea parean. Orduan Bentura, aitak, prestatzen zuen errekan aska txiki bat , aurretik harrapatako ezkailuak gordetzeko eta gero harekin ezkailu zopa egiten zuten.
Orduan etxe eta baserrietan egiten ziren mondejuak Santafetan Baina kanpoko jendearentzat egin, eman eta zabaltzen lan handiak egin zituzten Arotxaneatik, bai autoridade eta Diputazioko teknikoei emanez.
Informazio-emailea : Balentina Garmendia Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu