|
AIERDI BERRI
GOENA IRASTORTZA Familia
GERTUKO HISTORIA
Aierdi Aistran Erreka auzoko baserria da.Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Beko soroa, Urondoa, Txonbillo, Azkonita, Aizti txulo, Goiko Gaine, Aurtue .Bertakoek diotenagatik auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator : Aiestaran. Eta auzoan badira : Aistranguena ( Aiestarangoena), Aistramarrena ( Aiestaran Barrena). Aierdikoen izengoitia zen Trumoiak.
Aierdi ere , Aiestaran Goena , Aiestaran Barrena eta Aiestaran Erdi bezala agertzen da1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Hiru lagun joan ziren bilera hartara Aierditik . Behar bada, orduan , hiru etxe-bizitza zirelako bertan.
Baserritik errepide bitartean aldapa dago. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago . 1956an egin zen auzoko bidea eta etxerainokoa 1960ean. Etxe-jabe dira 1922tik aurrera eta konponketak derrigorrean egin behar izan ziren baserria erre zenean. Bi familia biziko ziren aurretik baserrian eta orduan erabaki zuten, familia bakoitzarentzat etxe bana egitea. Aldez aurretik baserria Lazkaoko markesarena omen zen. Etxea egindakoan urteetarako zorpetu omen ziren bertakoak. Eta bi familia kez omen dira sekula haserretu.
BASERRIKO BIZI-MODUA
Jose Mari Goena Ataungo Sukia baserritik etorri eta Maria Martina Iruinekin ezkondu zen. 1942an , berriz, 1942an berriz, haien seme Frantzisko Zaldibiko Mendizabal baserriko Maria Antonia Irastortza Mendizabalekin ezkondu zen. Arantzazun ezkondu ziren eta Arantzazun egin zuten otordua. Ezkondu zirenean etxean bizi ziren aita-amak, osaba-izebak eta senide bat. Horietatik 2 hogeitabost urtez eta beste biak 40 urtez.
Goena Iruin familiko inork ez zuen lanik egin etxetik kanpo. Hurrengo belaunaldian, aldiz, Goena-Irastortza familian, denek egin zuten kanpoan lan.. 1952-56 bitartean hasi ziren denak Fabrika Handian.
Baserrian baziren bost behi eta idi parea. Ordiziako ferian saltzen zituzten arraultza eta oilaskoak. Gazta eta esnea ere saltzen zuten Zaldibian bertan. Etxerako berriz egiten zuten garia, artoa, patata, babarruna eta bestelako barazkiak.
PASADIZOAK
Garai hartan gaztaina oso preziatua omen zuten eta dirua hartzen omen zen. Behin batean kaleko zestogile baten semea joan da eta bildu ondoren eraman ditu gaztainak etxera eta enteratu direnean zer egin eta beraiek zestoa enkargatu omen zioten aitari eta ez omen zioten ordaindu.
INFORMAZIO GEHIAGO
ARGAZKIAK. FAMILIAK
1.- Aierdi. Aistran erreka auzoa. Goena-Irastortza familia:
Jose Antonio, Antonio, Jose Mª eta Frantzisko.
2.- Aierdi. Aierdi.Aistran erreka auzoa. Goena-Irastortza familia:
Joxe Frantzisko(Aita) eta Mª Antonia (Ama).
3.- Aierdi. Aierdi.Aistran erreka auzoa. Goena-Irastortza familia:
Martina, Joxepa / Mª Antonia (Ama), Joxe, Prantzisko (Aita) , Miguel / Inazio eta Antonio
4.- Aierdi. Aierdi.Aistran erreka auzoa. Goena-Irastortza familia:
Joxepa, Martina Jose, Miguel, Antonio, Ignazio / Mª Antonia (Ama), Jose Frantzisko (Aita), Kontxita
INFORMAZIO EMAILEA
Ignacio Goena
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu <!-- document.write( '</' ); document.write( 'span>' ); //-->
|