Inprimatu E-posta

EUZKITZA ( EGUZKITZA )

ETXEZARRETA ERASO Familia

euzkitza
lupa Kokatu mapa eta airetik ikusi

GERTUKO HISTORIA

Zaldibarren Elbarrena auzoko baserria da. Etxezarreta - Erasotarrak Zaldibira etorri ziren ezkondu zirenean, baina Euzkitzan bizi aurretik beste bi etxetan ere bizi izan ziren. Aurrena Zelarren eta hurrena Arretxe-nean.

Juan Jose Etxezarreta eta Ildefonsa Eraso 1950eazn ezkondu ziren Lezon eta Donostian egin zuten otordua. Handik ezkon-bidaia Madrilera egin zuten , orduko Talgoa estrinatuz. Juan Jose Etxezarreta Amundaraub Aramako Makin-etxekoa zen eta Ildefontsa Eraso Atxaga Aresoko Urkiolakoa.

Euzkitzakoei zesteronekokak ere esaten zaie, aitonak eta Juan Jose Etxezarretak ere zestogileak zirealako.

Maizter bizi izan dira bertan, eta etxe-jabea Konfiteriko Juan Jose Lasa zeb. 1960an egin zituzten baserrian , zorua berrituz.

Oinez herriko plazatik ordu laurdena dago. Serapio Mujikak dionagatik 1865ean egin zen Ordizitik Zaldibiara bitarteko bidea. Fabrika Handira, berriz, ordu erdi bat behar da. Juan Jose Etyxezarretak fabriuka Handian lan egin izan zuen beti, baita ezkon aurretik ere. .

PASADIZOAK

Martin Etxezarreta, Juan Jose Etxezarrearen anaia, soldatu Galiziara eraman zuten, Santiagora eta bertan pilotari profesional ibili zen, Galizia, Santandarren etab. Sega ere berak eraman omen zuen Euskaditik bertara,

Juan Jose*** berriz PAZO ( jautegi ) bateko lore-zai izan omen zuen eta hemen kamelia ekoizten espezializatu omen zen eta sari asko jaso ditu

INFORMAZIO GEHIAGO

ARGAZKIAK. FAMILIAK

1.- EUZKITZA. ETXEZARRETA ERASO Familia 1950

Ildefonsa Eraso, Juan Jose Etxezarreta

2.- EUSKITZA. ETXEZARRTEA ERASO Familia 1972

Ildefonsa, Miren Lurdes, Peio eta Juan Jose.

INFORMAZIO EMAILE

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
RocketTheme Joomla Templates