Inprimatu E-posta

ZALDIBARREN ERDIKO

zaldibarren_baserria
lupa Kokatu mapa eta ikusi airetik

IRASTORTZA BEREZIARTUA Familia

GERTUKO HISTORIA

Zaldibarren Elbarrena auzoko baserria da. Txara punta da parajearen izena. . Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Estra-ondo, Ordeko soro, Txara punta, Arama alde. Lizarra basoa, Angunalde, Muñota baso bertakoek diotenagatik bere izena Zaldibiko azken etxea izatetik dator., alegia Zaldibin barrena egoteagatik.

Baserritik errepide bitartean Amundarain ibaia pasatzen da. Oinez herriko plazatik ordu erdi dago. Serapio Mujikak dionagatik 1865ean egin zen Ordizitik Zaldibiara bitarteko bidea, baina herriko bidetik etxerako 200 metroak 1968an egin zituzten.

Zaldibarrena agertzen da 1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aipatzen denagatik Zaldivibarrenatik lagun bat agertu zen bilerara.

Etxe-jabe dira Zaldibarrengoak 1900az geroztik. Hamabost mila pezetatan Baserria erre egin zen eta dena berritu behar izan zuten 1994an.

BASERRIKO BIZI-MODUA

Irastortza Olaberriko Erzilla baserriko Mikaela Bereziarturekin ezkondu zen. Irastortza Orendaingo Josefa Garmendiarekin ezkondu zen 1932an.Etxeko aita-amak eta bi osaba-izena bizi ziren baserrian ezkondu zirenean.

Baserrian baziren animaliak , sei behi eta bi idi. Baserrian egiten zituzten artoa, babarruna,patata,garia. Ordizian saltzen omen zituzten ferian gaztainak, esnea, arrautzak eta oilaskoak

Fabrikan ez zuen inork lan egin, 1957an Fabrika Handian Fermin hasi zen arte.

PASADIZOAK

Garai hartan indar handia zuen elizak, eta dotrinan ondo ez zekitela eta zigortuta egonak ziren batere bazkaldu gabe iluntzera arte.

INFORMAZIO GEHIAGO

ARGAZKIAK. FAMILIAK

Informatzailea: Manuel Irastortza

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
RocketTheme Joomla Templates