JAUREGI ARRUABARRENA familia
Baserriaren arrastoa idatzietan Sorron baserria agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echave aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Ordezkari bakarra agertzen da eta beraz, etxe-bizitza bakarra izango zen ziurrenera, ordurako. |
Liburuko fitxa jaitsi |
SORRON Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxagu, Etxe-azpi, Barruti txiki, Trapalleta, Txarea.
Etxea 1996an berritu zuten, dena.
Etxerainoko bidea 1985ean egin zieten. Aurretik bide txarra zegoenez, bai eskaileratik nola Muskildiko gurdibidetik, ama Maritxuk laguntzen zien bere seme-alabei kaminoraino jaisten. Katiuskak kendu, Sorronben utzi, zapatak han jantzi eta handik bidaltzen zituen eskolara. Sorron, oinez herriko plazatik hamabost minutura dago.
1922an ezkondu ziren Martzelino Jauregi, bertako semea eta Joana Lasa, Garineko alaba. Goizeko zazpietan ezkondu, Juankruzenean egin arrantxoa eta gero Karteroaren Karroa hartuta handik Donostiara.
1967an, berriz, ezkondu ziren Maritxu Arruabarrena, Bianda baserrikoa eta Joxe Jauregi, baserriko semea Sorronera. Bertan bizi ziren gurasoak eta osaba-izebetako bat. Zaldibin ezkondu, Ordizian, Zubizarreta jatetxean, egin bazkaria eta handik Iruñera eta Zaragozara iritsi ziren.
Baserrian baziren behi eta txekor, zazpi buru. Ordizian ferian saltzen zituzten arrautzak, babarrunak, bainak eta gazta. Eta kaballeriarekin ibiltzen zuten gurdi batekin aritzen ziren egur karretoan.
SORRON: JAUREGI ARRUABARRENA FAMILIA
SORRON, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.