Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

OLANO IRAZUSTABARRENA Familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Peatzeta baserria agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echave aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Ordezkari bakarra agertzen da eta beraz badirudi garai hartan etxe-bizitza bakarra zela.

Informazio emailea: Maria Dolores Sukia 

 Liburuko fitxa jaitsi
pdf
Pasadizoak 

Zita sartu

Behin batean, etxean tratua egin eta bazeramaten Ordiziara asto-karroan berrehun kilo babarrun eta bitartean tratua egin zuenak zita sartu zien Guardia Zibilei eta hara non harrapatu zituzten Ordiziako Kaxetan: babarrunak kendu eta gainera zortzi mila pezetako isuna ordaindu behar izan zuten

 
 

PEATZETA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxe barruti, Haruzko basoa eta Basozabal.

Auzoko bidea eta, bide ondoan dagoenez, etxerainokoa, 1940an egin zieten. Eskolara bidea oinez egiten zuten ordu laurdenean.

Etxejabeak dira 1930az geroztik, eta 1950ean berritu egin zuten. Etxe berria egiteko Biandetxe hargina ibiliko zuten eta etxeko anaia txikiena peoi lanean. Geldi xamar ariko ziren, eta Santos soldaduskatik etorri eta ikusi omen zuenean ezinean zebiltzala, harriak ezin jasorik, Santosek konpondu omen zuen. Eta handik aurrera Biandetxek ez omen zuen harri faltarik izan.

1922an ezkondu ziren Joxe Manuel Olano eta Prantxika Irazustabarrena, Gaintzako Iozta Azpiko alaba. Haien seme Santos, Okobio baserriko alaba den Maria Dolores Sukiarekin ezkondu zen 1965ean. Etxera ezkondu zirenean aita-amak eta bi anaia-arreba bertan bizi ziren artean.

Zaldibin ezkondu eta Olaberrin bazkaria egin ondoren Madrilera eta Meridara joan ziren ezkonbidaian.

Baserrian bazuten ganadua, zortzi-bederatzi behi -buru. Baina baita fruta-arbolak ere (gerezia, melokotoia, sagarra…). Baratzean babarruna ereiten zuten eta Ordiziako ferian saltzen zuten, frutarekin batera.

Etxeko anaia Joxek Fabrika Handian egin du lan, 1940az geroztik, eta bizikletan joan ohi zen.

 

PEATZETA: OLANO IRAZUSTABARRENA FAMILIA

PEATZETA,airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.