Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

MENDIZABAL AGIRRE  familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

XVIII. mendean Ausobi izeneko gaztainadi bat agertzen da. Tolosako Protokoloetan, Francisco Antonio Etxabe eskribau zela, eta Joseph Iztueta, Juan Inazio Iztuetaren aita, herriko diru-zain gisara. Honela dio 1783ko urriaren 20ko idatzi batek: “Obligacion de 100 reales de vellón por el fruto del castañal de medio trozo de Ausobi a favor de esta villa”. Eta jarraitzen du “ Y es por esta razón de que en pública tercera almoneda verbal dada a los frutos castañales concejiles de esta mencionada villa pendientes de este año, en cinco del corriente mes, ni en las dos antecedentes, no hubo postor alguno al arrendamiento del castañal de medio trozo de Ausobi, sin duda por la penuria que se ha experimentado en el fruto de dicho paraje…”

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

Pasadizoak 

Ganbara hustu 1910az geroztik aitona-amonek bazkaria antolatzen zuten herriko jaietan, Santafetan, festak mondeju zopa eta mondejuak janez ospatzeko, eta Benta Berritik gora oinez etortzen ziren. Hirurogeiren bat lagun elkartzen omen ziren urtero. 1985. urtean, berriz, 160 lagun elkartu ziren, eta horiek denak sartzeko, Ausoiko ganbara hustu, txukundu eta pareta zaharrak enpapelatu zituzten.

Informazio emailea: Maria Josefa Mendizabal

 
 

AUSOI Olaeta auzoko baserria da. Inguruko parajeen artean dauzkagu Iturrialde, Olarian, Borda aldea, Olako saroi...

Izena Ausokoi Gaztelu azpiko haize-tokitik omen datorkio. Auso toponimian agertzen da gehiagotan ere Ausa-Gaztelu inguruan. XVIII. mendean ere bada Ausobi izeneko gaztainadi baten aipamena.

1905ean ezkondu ziren Migel Antonio Mendizabal Segurakoa eta Nikaxia Agirre Zegamako Berastegi baserrikoa. Orduan erosi zuten baserria. Borda zahar bat besterik ez zen garai hartan, eta bizi izateko moduan jarri zuten. Berriz 1990ean egin zuten obra eta dena berritu zuten.

Garai hartan Ausoi baserria ez zegoen bizitzeko moduan eta Seguratik Migel Antonio eta bere aita Joxe Naparra etorri ziren. Migel Antonio eta Nikaxia ezkondu eta Ausoin jarri ziren bizitzen. Joxe Naparra (aita), berriz, Maria Nikaxiaren ama alargunarekin elkartu zen eta Iparren jarri ziren bizitzen. Hala esan omen zion Don Martin Zaldibiko bikarioak Joxe Naparrari: “Edade honekin ezkondu behar al duzu?” Eta honek erantzun omen zion “Oraindik eztul bat ere ez dut egiten”.

1931n bertako seme Joxe Bernardo Ataungo Lausbeltzeko Prontxi Eskisabelekin ezkondu zen. Ezkondu zirenean, artean, aita-amak eta zortzi anaia-arreba bizi ziren etxean.

Auzorako kaminoa 1970ean egin zuten, eta baita etxerainokoa ere. Eskolarainoko bidea oinez egiten zuten, ordubetez. Gurasoek ez zuten gogoko umeak eskolara hain bide luzean bakarrik bidaltzea, eta horregatik batzuk Beasaina eta beste batzuk Atauna ere joaten ziren eskolara. Familien etxeetara joaten ziren egonalditxo bat egitera, handik eskolara errazago joateko.

Baserritik ere atera dute bizimodua. Behiak eta idiak izan dituzte, hamabost buru eta hamarren bat ardi. Artoa eta garia ereiten zuten eta saldu gazta, arrautzak eta babarrunak. Baserriaz gain lan ugari eginda atera zuten bizimodua. Neskak neskame eta bi anaia Fabrika Handian, 1965etik aurrera. Zentraleraino oinez joaten ziren eta gero handik bizikletan.

 

AUSOEGI: MENDIZABAL AGIRRE FAMILIA

 

AUSOEGI, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli