Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
   
[1934-XI-24]
[Manuel Lekuonari, eskuz idatzia]42
[Orexatik]

Orexa'tik, 1934'gngo. Azaroaren 24'gn.

[Lekuona] adiskide:

Jaso bezalaxe bururen buru irakurri dut zure mintzaldia “La poesía vasca”. Oso atseginez naski. Zenbait gauza (pranko gauza) neronek esan nezazkenak aurkitu ditut eta neri agotik kenduak bezalakoak, ala ez ba dira ere. Batez ere bertsolarietaz diozuna egi egia da. Gure jende ikasiak edo ikasi-ustekoak ez dauzka aintzakotzat. Azkue jaunaz oroitu naiz berela. Askotan ez ditu konprenitzen ere, Cancionero popularean ageri danez:

 
l.-Ba nabilazu kariketan
2.-ene paseiu hunetan
3.-isterbegiak soz ari zaitzat
4.-nun sarturen ote nizan.
5.-Haier despit egiteko
6.-maitea zü ziran leküan.
 

“Por sosos arranqué el 2°, 4°, 5° Y 6° versos”, dio Azkuek. (!!!!) Gauza bakoitzaz itzegitea luze lijoake, ta esanarekin konforma zaite, batez ere, aldezko oarak bailirake, guziak ez ba da, geien geienak. Kontrakoak iru gauzatxo: or ikus. Trikitia, trikitriki, etc. Sasi-soñu orek ez du adierazten música silvestre; musica extraña, no vasca baino. Guk Bizkai-dantza esaten diogu euskaldun ez dan dantza guziri, ta ari ere. Len Gipuzkoan ere bai. Iztuetaren denboran oraindik ez zan zabaldu emen. Gizon-dantzaren urena ematen asi omen ziran Bizkaian, eta olakorik ez omen zan ametitzen Gizpuzkoan. Santander aldetik pandereta'rekin bizkaitafak ekatia da. Bikorik neska-mutilik ez zan dantzatzen emen ori etori arte. Bi puntuko bertsurik ere ez daukat gogoan euskal-dantzetan. Aita Olazaran' ek dion zaldabai-dantza danza de pandero (grande) ori besterik ez da. Gaur behintzat. Zaldabe (An-baraibar) zaldabearekin len dantzatzen zan ingurua ere. Baleki! Goierin (Gipuzkoan) Bizkaiko beria esaten zioten gure txiki denboran eta ola kantatzen zuten:

 
Orain kantatuko det
Bizkaiko befia ... (dantza beria)
Goieriko neskatxen
Konsolagatia.
 

Ez da beraz euskal-dantza, sasi-soñu edo erdera-soñu baino.

 

Atxia-motxia zerbait da: mariposa. Atxita-mutxita bildurik dago "Erizkizundi irukoitz" artan Naparoako erien batean. Hainbeste izen baiditu Lekunberin axandalo esaten dio ten ingurua gaxo orrek.

_________________________________________

42 Nori egina den ez badator ere, gutunaren edukiak berak esaten du gutunaren hartzailea Manuel Lekuona dela. Bukaeran sinadurarik ez darama.