Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
iztueta1
pc

Zaldibiko Juan Inazio Iztueta Kultur Elkarteak herriaren historia, kultur ondarea eta herritarren bizimoduak, lanbideak eta herritarrontzat interesgarriak izan daitezkeen lanak bildu eta zabaltzeko helburuarekin beka sortu du eta aurten egingo du lehen deialdia.

Beka 16 urtez gorako edozeinentzat da, banaka edota taldeka aurkez daiteke eta gai hau finkatzen du : Zaldibiko herritarrek, gizonezkoek bezala emakumezkoek, XX. mendean zituzten lanbideak edo zereginak ( gaur egun galduak edo galtzear daudenak) bildu eta aztertzea ; jostunak, neskametza eta morrontza lanak, sendabelarren inguruko ezagupidak zituztenak, errementariak, perratzaileak, serorak...

Elkarrizketak egin eta elkarrizketetan jasotako informazioarekin osatutako lana egitea eskatuko da.

Beka 1.500 eurokoa izango da.

 

Laguntzaileak:

orkli