![]() |
ERAUSKIN GARMENDIA familia
![]() |
|
Liburuko fitxa jaitsi | |
![]() |
JOAN BAUTISTA Erauskin Zubialdekoa eta Benita Erauskin Aistrangonekoa aurrena, ezkonberritan, Eskribau etxean jarri ziren bizitzen eta handik gutxira Aztiara etorri ziren eta bertan bizi izan ziren beti, baita beren ondorengoak ere.
Pasadizoak
|
Biak Aiestaran Erreka auzokoak ziren eta Zubialden egingo zuten elkarren ezagutza, izan ere han elkartzen omen ziren auzoko neska-mutilak eta baita Lazkaomendikoak ere, eta bertan, Joan Bautistak soinua jotzen omen zuen. Joan Bautista Erauskin Zubialdekoa eta Benita Garmendia Aistrangonekoa 1915ean ezkondu ziren Zaldibin.
Bertan gosaria egin eta Santanderrera joan ziren ezkontza-bidaian, Benitak han bizi baitzuen anaia. Bost seme-alaba izan zituzten: Luix, Iñaxi, Maritxu, Martin eta Felix.
Etxera ezkondu ziren Felix, etxeko semea, eta Muertzako Elena Mendizabal. Eta bertan bizi izan ziren aita-amekin eta arreba Maritxurekin, Aztiako baratzetan etxeak egin eta bertara joan ziren arte.
Felixek eta Elenak bi seme izan zituzten: Joan Bautista eta Jose Inazio.
AZTIRIAGA: ERAUSKIN GARMENDIA FAMILIA
AZTIRIAGA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.