Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
   
Dantzan Iztueta gogoratzeko

 

 A. URBIETA ZALDIBIA. 

Dantzan Iztueta gogoratzeko Bederatzi herritako 55 dantzari elkartu ziren atzo koreologo zaldibiarraren jaiotzaren 250. urteurrenean

Datorren asteazkenean, azaroaren 29an, 250 urte beteko dira Juan Ignacio Iztueta dantzari eta koreologo zaldibiarra (1767-1845) jaio zela, eta haren izena eta lana gogora ekartzeko -1824. urtean 'Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia' argitaratu zuen- hamarka dantzari elkartu ziren atzokoan bere jaioterrian, Udalak, J.I. Iztueta Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Iztueta Dantza Taldeak gonbidatuta.

Eguerdian hasi zen festa Zaldibiako plazan, herriko, Donostiako, eta Goierriko txistularien doinuekin. Handik, Iztuetaren jaiotetxera, Txamarretxe auzoko Kanpaindegi etxera, hurbildu ziren denak, txistulariak, dantzariak, udal agintariak eta herritarrak. Hantxe 'Erreberentzia' dantzatu zuten. Guztira bederatzi herritako 55 dantzari elkartu ziren: Alurr (Ibarra), Ereintza (Errenteria), Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Sustraiak (Legazpi), Haritz (Elgoibar), Oinkari (Villabona), Goizaldi (Donostia) eta Udaberri (Tolosa).

Herriko plazan eskaini zuten dan-tzariek emanaldi nagusia. Hasteko Ezpata-dantza, Jon Maya kapitain zela. Haren ostean, Soka-dantzaren barruan Iztuetak jasotako hainbat soinu zahar dantzatu zituzten (Hondarribi handia, Hondarribi txikia, Erribera, Puntamotz, Ormatxulo eta Txakolin). Aurreskularia Aritz Salamanca izan zen eta atzeskularia Ane Urruzola. Eta brokel sailean, berriz, Makil txiki dantza, Makil Haundi dantza, Zinta dantza, Brokel dantza eta Jorrai dantza eskaini zituzten. Fandago eta arin-arinarekin amaitu zen saioa.

Bestalde, asteazkenera arte ikusgai izango da Iztueta Elkartearen ekimenez Karreane Kultur Etxean koreologoari buruz prestatu den erakusketa. 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik.

Laguntzaileak:

orkli