ELBARRENA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta

ARRE ZALDIBI Elbarrena auzoko baserria da. Inguruko soroen izenen artean Etxaburu, Etxeazpi, Goikosoro eta Okorro dituzte. Etxe jabe dira eta etxea konpontzen aritu dira pixkanaka-pixkanaka.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

OKOBIO Lazkaora bidean dagoen Zaldibiko azken baserria da. Hiru bizitza ditu: Goikoene, Erdikoene eta Bekoene. Bekoenekoak dira Usabiaga Sukia familia. Uren norabideari jarraituz, Elbarrena bailaran barneratzen da. Lazkaomendin dagoenez, ordea, harreman hurbil eta estua izan du Lazkaorekin ere: kilometro t’erdiren baitan Lazkaoko zortzi baserri ditu mendebaldera begira.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

BIANDA Elbarrena auzoko baserria da. Bianda baserriko hiru familietako bat da Mendizabal Izagirrek osatzen duena. Familia honetakoen izengoitia Tesanekoak zen. 1962an ezkondu ziren Joxe Mendizabal eta Iñaxi Izagirre. Ezkondu zirenean, artean, aita-amak bizi ziren etxean. Ordizian, Zubizarreta jatetxean, bazkaldu eta handik Zaragozara bidaian.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

LIZARRA Elbarrena auzoko baserria da. Etxeberria familiakoak etxe jabeak dira 1983az geroztik eta 1985ean erabat berritu zuten baserria. Eraikinaren azpiko aldean baserri zaharra zegoen eta baserri berria altxatzerakoan zaharreko zenbait egur erabili omen zuten. Baserri inguruko hainbat parajeren izenak hauek dira: Etxaburu, Agotz soro, Muñota buru, Baso txiki, Muñota azpi.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

BIANDA baserria Elbarrena auzoan kokatua dago. Bianda Lazkaomendiko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Goiko soroa, Itxane, Beheko soroa, Itxaspi, Barruti, Nausasti, Soroluze, Artaleki, Mesere, Sastie, Etxe azpi, Erdiko soro, Soro barrena,Txara.

Laguntzaileak:

orkli