BASERRIAK
OLAETA
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: OLAETA
- Agerraldiak: 4046
IARTZETA Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta soro izenen artean ditugu Etxaburu, Beko soro, Leiña putzu, Pagoeta...
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: OLAETA
- Agerraldiak: 6857
OLEI Olaeta auzoko baserria da, eta bertakoek diotenez, izena, burdin lanean ari izatetik omen datorkio. Ola beste baserri eta toponimo askotan agerten da Zaldibin: Ola, Olakorta, Olako-erreka, Olalde... uraren indarraz baliatzen zen garai eta kulturaren lekuko. Goitxo batean dago eta hortik dator (-egi) izen amaiera ere, Zaldibiko beste hainbat baserri izen eta toponimotan ere agertzen dena: Ausoegi, Kobaegi, Urtsuegi, Zuntzunegi, Goroskindegi, esate batera. Oleikoei Tiro esaten zaie
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: OLAETA
- Agerraldiak: 12073
BITOTXE baserria Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Harandi, Otarte, Iturriane. Agortaz,Txara, Keizeta, Arrualde, Muñoa. Etxejabe dira Bitotxe baserrikoak 1936az geroztik.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: OLAETA
- Agerraldiak: 16164
AUSOI Olaeta auzoko baserria da. Inguruko parajeen artean dauzkagu Iturrialde, Olarian, Borda aldea, Olako saroi... Izena Ausokoi Gaztelu azpiko haize-tokitik omen datorkio. Auso toponimian agertzen da gehiagotan ere Ausa-Gaztelu inguruan. XVIII. mendean ere bada Ausobi izeneko gaztainadi baten aipamena.