MADALENANE kale-etxea zen, Arretxe parean zegoena, baina gaur egun ez dago, erre egin zelako. Bizitza askoko etxe zabala zen Madalenane, eta ertzean perratokia zuen. Beheko Ermentari izenez ere ezagutzen zen etxe hau. Madalena Manzisidor eta Kaxtor Imaz 1919an ezkondu ziren. Madalena Ataungoa zen, Itzate Zahar baserrikoa, alaba bakarra. Kaxtor, berriz, zaldibitarra zen...