LIZARRA Elbarrena auzoko baserria da. Etxeberria familiakoak etxe jabeak dira 1983az geroztik eta 1985ean erabat berritu zuten baserria. Eraikinaren azpiko aldean baserri zaharra zegoen eta baserri berria altxatzerakoan zaharreko zenbait egur erabili omen zuten. Baserri inguruko hainbat parajeren izenak hauek dira: Etxaburu, Agotz soro, Muñota buru, Baso txiki, Muñota azpi...