IZTUETAREN DOINUAK
|
IZTUETAK 1824an Gipuzkoako dantzen kondaira idatzi zuen, eta liburu haren izenburuak esaten zuen bezala, dantzak erakusteko moduekin batera, dantza haien partitura eta hitzak argitaratzeko zen.
Baina liburu amaieran egileak egiten duen “Oarquera edo advertencia”k ondo adierazten dute euskal letrei behin eta beste zentsurak ezarri dien zildaia. Zeren eta “ Corregidore jaunaren aguindua eguitearren ( beraren licencia icusico dezuten bezala ) ez ditut ezarri. “
Hala ere, ez zuen etsi eta jatorrizko letren ordez beste batzuk asmatuz, argitara eman zituen partiturak eta bertsoak 1826an Euscaldun anciñaco ta are lendabicio etorquien dantza on iritci oizcarri gaitic gabecoen soñu gogoangarriac beren itc neurtu edo versoaquin . Azken lan honetako partiturak eta hitzak berriz argitartu zituen J.I. Ansorenak eta partitura haiek interpretatu Gipuzkoako soinu zaharrak diskan, garai hartako soinua zuen txistuaz .
Horiek denak aurki ditzakezue webgune honetan (IZTUETAREN LANAK atalean ), eta gainera, atal honetan doinu bakoitzera sartzean ikus ahal izango duzue goiko aldean letra, eta behe aldean, izenaren gainean klikatuz partitura ikusiz entzun ahal izango duzue doinua eskubian klikatuta.
|
|
|