Zaldibiko Familiak

  • ITURRALDE

    ITURRALDE Urtsu-Erreka auzoaren hasieran dago. Gaztinari izeneko parajean. Izen hori Iturri ondoan egotetik datorkio. Sukia-Murua familiari Atxutxe deitzen zaie, aita Lazkaomendiko Atxutxekoa zelako, ziurrenera. Auzoko bidea 1935ean egin zen.

  • ITURRALDE

    ITURRALDE Urtsu-Erreka auzoaren hasieran dago. Bertan bizi da Nazabal-Etxeberria familia. Aita, Bixente Nazabal, Izar baserritik etorria zen eta ama, Gabina, berriz, Itsasondoko Urki auzotik.

  • ITURRITZA

    ITURRITZA kale etxea da, Santa Fe kalean kokatua, Goikokalen. Iturritza lotua dago euskal dantzetara, Olano, Iztuetaren ikasle eta dantza-irakaslea bertan jaio baitzen. “Iztueta, 73 urte zituela, bere jaiotetxera erretiratu zen; Josx Antonio Olanok 19 zituen eta Iztuetaren etxe ondoan jaio eta bizi zen; etxe aurreko plazan maisuak irakasten zien eta, bere gaztaroan bezala, dantzari taldea sortzen ahalegindu zen” dio Jose Garmendia apaizak artikulu batean.

  • ITURRITZA

    ITURRITZA kale-etxea da, Goikokalekoa. Kale-baserria zen, Muertzako Joxe Joakin Mendizabalek eta Fabrikako Maria Erauskinek ezkondutakoan bizilekutzat hartu zutenean. Zabala kondearena zen etxea eta senar-emazteak bertara etorri ziren, maizter...

  • KAPAINDEGI

    KANPAIN kale-etxea da Txamarretxe plazan dagoena. Manuel Mendizabal eta Joana Amundarain 1920an ezkondu ziren. Zaldibin goizean goiz ezkondu, eta ondoren gosaria egin zuten Irurako Laskibar hotelean. Beasaindik etorria zen Manuel Mendizabal. Sei seme-alaba izan zituzten: Maria, Joxe, Jexux, Eulogio, Joxepi eta Pakita...

  • KOBAEGI

    Koai Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Arkakako bidearen gain aldean ikusten dena, Errekarte parajean. Bertakoek diotenagatik, Kobaegi izena, bertan diren kobengatik omen dator, eta hain zuzen ere, behean kobazuloa dagoelako. Bere inguruko soro, zelai eta basoen izenean artean daude: Sorogune, Atai soro, Etxe azpi, Aitzalde, Erleta azpi, Mutotxulo, Gaztinatxo, Beko soro, Koba azpi, Ertxiri, Elureta, Koango zelai...

  • KONFITERI

    KONPITTERI Zaldibiko kale-etxea da Bekokalekoa, Joxe Mari Lasa Lardizabalek egina...

  • KONPORTA

    Konporta Aiestaran auzoko baserria da. Amundarain ibaiaren alde batean dago eta horrek izan dezake harreman zuzena bere izenarekin, izan ere, Konportak andapararen ur-ateei edo andapare ondoko ur deposituei emandako izenak baitira. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Beheko soro, Goiko zelaia, Sagasti zelaia, Gaztinariko zelaia, Bordata, Narra bide, Soro Txiki. Konportakoei deitu izan zaie Kristau Onak.

  • LAZKAO ETXE

    Lazkatxe Aiestaran Erreka auzoko baserria da, Lazkaoko lursailetan, egon, dagoen arren. Izena ere, hortik datorkio: Lazkao etxe. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu:

  • LIZARRAGA

    LIZARRA Elbarrena auzoko baserria da. Etxeberria familiakoak etxe jabeak dira 1983az geroztik eta 1985ean erabat berritu zuten baserria. Eraikinaren azpiko aldean baserri zaharra zegoen eta baserri berria altxatzerakoan zaharreko zenbait egur erabili omen zuten. Baserri inguruko hainbat parajeren izenak hauek dira: Etxaburu, Agotz soro, Muñota buru, Baso txiki, Muñota azpi.

  • MADALENAENEA

    MADALENANE kale-etxea zen, Arretxe parean zegoena, baina gaur egun ez dago, erre egin zelako. Bizitza askoko etxe zabala zen Madalenane, eta ertzean perratokia zuen. Beheko Ermentari izenez ere ezagutzen zen etxe hau. Madalena Manzisidor eta Kaxtor Imaz 1919an ezkondu ziren...

  • MAMONEA

    MAMONEA ( MAMUNEA) Saturdi edo Agarre-Urreta auzoan dago.Mamunea agertzen da 1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren, aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Etxe horretako familia baten ordezkaria izan zen bileran.

  • MARROETXE

    MARROTXE Urtsu-Erreka auzoan dagoen baserria da. Larraitza doan errepidearen goi-aldean kokatzen da eta herrigunetik bost minutuan iristen da oinez...

  • MARTINGURIENEA

    M ATTINGURIÑE kale-etxea da, Goikokalekoa...

  • MENDIZABAL

    MEIZAL baserria Egileor auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Egizu, Atariko zelaia, Beheko soroa, Eutera... Baserritik kalerainoko bidea 1960 inguruan egindakoa omen da. Orduan eskarbilarekin egin zen. 1980ko hamarkadan porlanez.

  • MIELMARIENEA

    MIELMAÑE kale etxea da, Goikokalekoa. Etxearen izena Mielmari etxejabearengandik datorkio. Baina antza denez, lehen Intxaurrondo izena omen zuen. Gaur egun berriz, Arrese jatetxea da.

  • MIRANDA

    BIANDA baserria Elbarrena auzoan kokatua dago. Bianda Lazkaomendiko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Goiko soroa, Itxane, Beheko soroa, Itxaspi, Barruti, Nausasti, Soroluze, Artaleki, Mesere, Sastie, Etxe azpi, Erdiko soro, Soro barrena,Txara. Etxerainoko bidea 1985ean egin zieten, etxejabe egin zirenean. Lehen, eskolara jaisteko Zubiaurretik joaten ziren, eta ordu erdiko bidea zuten.

  • MIRANDA

    BIANDA baserria Elbarrena auzoan kokatua dago. Bianda Lazkaomendiko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Goiko soroa, Itxane, Beheko soroa, Itxaspi, Barruti, Nausasti, Soroluze, Artaleki, Mesere, Sastie, Etxe azpi, Erdiko soro, Soro barrena,Txara.

  • MIRANDA

    BIANDA Elbarrena auzoko baserria da. Bianda baserriko hiru familietako bat da Mendizabal Izagirrek osatzen duena. Familia honetakoen izengoitia Tesanekoak zen. 1962an ezkondu ziren Joxe Mendizabal eta Iñaxi Izagirre. Ezkondu zirenean, artean, aita-amak bizi ziren etxean. Ordizian, Zubizarreta jatetxean, bazkaldu eta handik Zaragozara bidaian.

  • MIRANDA BASERRIA

    MIRANDA toki-izenaren etimologia Ez dago garbi zein den bere sustraia. Garbi dago ez dela euskal izendegikoa. Batzuen ustez latinetik dator, eta ikuspegi onak dituen tokiari deituko litzaioke. Beste batzuek, berriz, sustrai zeltiarra dela diote eta kasu horretan muga adierazten duela. Zaldibiko kasuan bi adierak ongi datoz toki-izen honentzat. Elbarrena auzoko gainaldean, Lazkaomendi gainean, argi eta garbi zaintzen du Ausa Gaztelu, Nafar erregeen gaztelua.

Laguntzaileak:

orkli