Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
madalenaenea

 IMAZ MANZISIDOR familia

madalenaenea
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 
Pasadizoa

Medina de Rioseco-n dantzan

Benita Etxabek monja lehengusua omen zuen Valladoliden, Medina de Rioseco-ko komentuan, eta hura bisitatzera joan ziren Angel eta Benita ezkontza- bidaian. Monja euskaldun gehiago ere egongo ziren, aurreskua asko gustatzen zitzaienak, eta Angel, dantzaria izan bere aurrekoak bezala, eta hantxe jarri omen zuten dantzan Valladolideko monja haiek.

Informazio emailea: Benita Etxabe

 

MADALENANE kale-etxea zen, Arretxe parean zegoena, baina gaur egun ez dago, erre egin zelako. Bizitza askoko etxe zabala zen Madalenane, eta ertzean perratokia zuen. Beheko Ermentari izenez ere ezagutzen zen etxe hau. Madalena Manzisidor eta Kaxtor Imaz 1919an ezkondu ziren. Madalena Ataungoa zen, Itzate Zahar baserrikoa, alaba bakarra. Kaxtor, berriz, zaldibitarra zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten eta denak etxe berean bizi izan ziren: Angel, Paulina, Maria Dolores, Maria Purificacion (sei hilabeterekin hila), Trini, Antonito eta Margarita.

Madalenak denda zuen etxe azpian, drogeria bat, 1970eko harmarkada bitarte zabalik izan zena. Ardo bodega ere izan zuten. Kaxtor egoten zen han eta urte osoan zehar egoten zen irekita.

Madalenak antzerkiak idatzi, sortu eta antzeztu ere egiten omen zituen Zaldibin, gaztelaniaz.

Manzisidor familia Jose Inazio Iztuetaren ondorengoa zen eta beraiek gordetzen omen zituzten haren hainbat liburu eta apreta. Iztuetari 1967an omenaldia egin zitzaionean Zaldibin, Madalenaren dendako erakus- leihoan jarri omen ziren haren dantzako apretak eta kapitain-makila.

Angel Imaz, semea, eta Benita Etxabe, Urtsuaundi baserriko alaba, 1958an ezkondu ziren Zaldibin, eta Madalenanen jarri ziren bizi izaten. Otordua Olaberrin egin zuten eta ezkontza-bidaia Valladolid eta Madrilera.

Angel dantzari ona zen eta gaztetatik aritu izan zen dantzan. Iztuetari omenaldia egin zitzaionean ere berak egin zuen dantza herriko plazan. Kantaria ere bazen eta, berak erakutsita, Zaldibin garai batean Eguberrietan kantatzen zen “Artzaiak goazen guztiok goazen Belenera” zortzikoa ere gorde da.

Angel hasiera hartan txerri-tratuan ibili zen, eta gero mueble fabrikan hasi zen lanean, garai hartan Muebles Etxabe eta gaur egun Logos izena duen fabrikan.

Lau seme-alaba izan zituzten: Alizia, Joan Kaxtor, Ana Jesus eta Nati.

Paulina Imaz, berriz, Joxe Mendizabalekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten, Joxe Jabier eta Maria Reyes. Familia hau ere Madalenanen bizi izan zen.

Antonito Imaz Pilar Sukiarekin ezkondu zen eta bi seme- alaba izan zituzten, Luixanjel eta Elixabet. Hauek ere etxe honetan bizi izan ziren.

Margarita, Bentura Garmendiarekin ezkondua, Elizalde etxean bizi izan zen eta gero Gasteiza joan zen bizi izatera. Lau alaba izan zituzten: Mila, Elena, Garaiz eta Maider.

Maria Dolores eta Trini ezkongabeak ziren.

Madalenane 2006an erre egin zen eta oso egoera txarrean geratu zen. Arriskua saihesteko bota egin zuten 2008an. Perratokiko harriak eta egitura gordeta omen daude. Gaur egun ez dago han etxerik eraikita.

MADALENAENEA 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli