Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
txapeletxe

 JAUREGI OTAMENDI familia

txapeletxe
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

TXAPELETXE kale-etxea da, Goikokalen dagoena.

1903an ezkondu ziren Joan Martin Jauregi, Txapeletxen jaio eta bizi izan zena, eta Joxepa Martina Olano, Eskribaukoa.
Zazpi seme-alaba izan zituzten eta horietako hiru haur txikitan hil ziren. Beste laurak hauexek izan ziren: Kontsuelo, Joxe Antonio, Joan Bautista eta Maria Frantziska.
Joan Bautista Jauregi Olano 1944an ezkondu zen Maria Dolores Otamendi, Alegiko Olabetxeko alabarekin. Ezkondu zirenean aita-amak bizi ziren etxean eta baita izeba bat ere. Goikokaleko Txapeletxen bizi izan ziren, maizter. Etxe-jabeak Arrizubietatarrak ziren. Bost seme-alaba izan zituzten: Joanjoxe, Maria Kontsuelo, Maria Dolores, Joxe Mari eta Mari Fe.
Aitona-amonak “karterotzan” ibiltzen ziren eta horregatik esaten zaie Karteronekoak. Biak ibili ziren eskolan.
Aitona Joan Martin Jauregi denbora luzean izan zen Zaldibiko taxista, garraiogile eta kartero. Zenbait baserritar eramaten zituen Ordiziara, esne partitzera, eta baita farmaziatik botikak ekarri ere.
Ikatza ere garraiatzen zuten, Fabrika Handiak langileei ikatza ematen baitzien, eta gurdian kargatu eta etxeraino ekartzen zuten.
Ezkongai asko ere karreatzen zituen Ordiziara trena hartzera.

Normalean egunean behin egiten zuen joan-etorria Ordiziatik. Goiza okupatuta izaten zuen, baina norbaitek eskatu ezkero, bai medikutara joateko edota beste zerbaitetarako, berehala prestatzen zen.

Patxi Errotarekin batera etorri zen Joan Martin Jauregi 1899an Kubatik, gerran ibili eta gose galanta pasata. Aitonak bere behorrari pentsu gisara ematen zion “algarrobo”a makina bat ume zaldibitarrek ere jaten omen zuen gustora asko bordara bisitara joaten zitzaizkionean.

Amona Joxepa Martina Olanok “karterotza” lanerako behar zuela eta, idazten eta irakurtzen oso ondo omen zekien. Aitona-amonek oso letra dotorea omen zuten eta garai hartan herritar asko eskas xamar moldatzen omen zen idazten eta irakurtzen eta amonak herritar askori ematen omen zion zerbitzu hori, batez ere gerra ondoren soldaduskan zeudenei eskutitzak bidaltzeko etxeko berri emanez eta baita beraiek bidalitako gutunak irakurriz ere norberaren etxean.

Lan honen fruituak ondo asko ikusten ziren San Martin inguruetan, herritarrek txerri odolkiz ordaintzen baitzioten lana.

Agiri zaharretan bada familia honen aipamenik. Joxe Antonio Olano Irastortza (Zaldibia 1821-Ordizia 1882), Iztuetaren jarraitzaile izan zen dantzaria, amonaren aurrekoa, Iturritzan jaioa zen. Iztueta azken urteetan Aztia etxera erretiratu zenean, 19 urteko gaztea zen Olano, eta Iztuetaren jarraitzaile izateaz gain, bera izan zen, Bergarako Besarkada gertaera historikoaren urteurreneko dantzak antolatu zituena. Hala jaso zuen Jose Garmendiak bere idatzietan. 1929ko abuztuaren 1ean egin zion omenaldia Eusko Ikaskuntzak eta Iturritzan, haren jaiotetxean, dago jarria bere omenezko harria.

Informazio emailea: Joanjoxe Jauregi

TXAPELETXE 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli