Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
zubimusu

 MENDIZABAL AIESTARAN familia

zubimusu
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

JOAMANUELENE kale-etxea da, Goikokalekoa. Aurretik Zubimusu izenez ezagutua ziotenez, Urtsuko Erreka gaineko zubiari musu ematen ziolako. Joan Manuel Mendizabalek erosi zuen 1935ean, eta hortik datorkio izen-aldaketa.

Joan Manuel eta Joan Kruz Mendizabal anaiak egun berean ezkondu ziren biak, 1905ean. Joan Manuel Nikolasa Aiestaranekin ezkondu zen. Mamune baserrikoa zen Joan Manuel, eta Nikolasa, berriz, Zubita baserriko alaba. Joan Manuel Mamunen jaioa izan arren, Muertzan bizi izan zen eta Zubitara ezkondu zen. Garai hartan Joan Manuel Zentrala egiteko presa egiten aritu zen Fabrika Handirako.

Joan Manuel Mendizabal errotaria zen eta errota jarri zuen Zubimusun eta hantxe zabaldu zuen poliki poliki negozioa.

Felipe Arin ikerlari ataundarrak haren lekukotza erabili zuen 1929an argitaratu zuen libururako. Liburuaren izenburua zen Estudio juridico-social de las corralizas, servidumbres, montes y comunidades de Navarra. Eta 1929ko Olabe Liburutegiak saritutako lana izan zen, eta 1930ean argitaratu zen.

Luis Pedro Peña Santiagok ere aipatzen du Joan Manuel Mendizabalek, Felipe Arin abokatuaren laguntzarekin, nola lortu zuen artzainek behar-beharrezko zituzten artzain-bideen askatasuna. 1921ean hasi zen liskarra eta Joan Manuel Mendizabalek ezer egin ezin zela aldarrikatzen zutenen aurrean halaxe adierazi omen zien artzainei: “Kontribuzioa ordaindu aurretik mendia iriki egin behar da”. Iritzi hori zabaltzeko aurren-aurrena Ataungo herriko bi zinegotzik eman zioten baietza eta gero Goierriko artzainek, baserritarrek... bat egin zuten. Zaldibiko udaletxean ere bizi izan ziren eztabaida hauek, Matias Garmendia Aistrangoena baserrikoakoaren familiakoek gogoratzen dutenez.

Hurrengo hazaldia Bautista (Baixte) Mendizabal eta Joakina Esnaolak osatu zuten. Etxera ezkondu ziren, eta gurasoetako bat eta bi osaba-izeba bizi ziren artean etxean. Azpeitian ezkondu ziren 1943an. Joakina Esnaola Ordiziako Esnaolaeneko alaba zen. Loiolan ezkondu eta ezkon-bidaian izan ziren Iruñean, Zaragozan, Bartzelonan eta Palman.

Familiak seme Baixte Lizarrara bidali zuen 17 urterekin, panaderotza ikastera, eta Zaldibin garrantzi handia izan zuen Joamanueleneko errotak, egiteko asko zituelako. Errota erabiliz baserritarren zerbitzura eta baita ogirina egiteko ere. Pentsua ere saltzen zuten eta baita baserrietako esnea bildu ere. Ogia ere egiten zuten.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Joan Manuel, Mariaxun eta Amaia. Hiruren artean beste hamaika seme-alaba izan dituzte.

Informazio emailea: Joan Manuel Mendizabal

ZUBIMUSU 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli