Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
  Juan Ignazio Iztueta eta  Etxeberria nor izan zan, geienok dakigu. Gure erriak ez, noski, bear aiña. Aurten, ain zuzen, bera jaio zaneko herreungarren urtean sartuak gera.

Ori bide artuta, Donosti'ko Euskal Erri-Eresi Talde GOIZALDI'k, asmo bai zabaldu du, Zaldibi'ko seme argiari omenaldiren bat ez ote-diogun egingo galdetuaz.

Iñork onelako jai bat merezi izan ba-du, Iztueta dantza-maixu ezagun eta argi arek merezi izan du, noski.
***

Juan Ignazio Iztueta, 1967’garren urteko Azaroaren 29'an jaio zan Zaldibi'ko errian. Bere gurekiku lana bikoitza izan zan. Lenbizi, “Gipuzkoa'ko Dantza Gogoangarrien kondaira edo historia” izan zan bere lenengo liburua. Bigarrena: “Gipuzkoa'ko provinziaren condaira edo historia”. Biak euskeraz eman zizkigun. eta jator gañera.

Begi zorrotza izan zuan  ontan. Beste asko izan ditugu erderaz, euskal gaiak aitatu dizkigutenak. Baiña Iztueta'k orain berreun urte jaioa izan arren, gure euskeraren garrantzia begiz jo zigun.

Orrez gaiñera, Iztueta izan da munduan, erri-dantzei onelako aitapena eman dion aurrena. Beste errietan, gurean ezezik, aitatzekoa da zaldibitar jator au.

Arrisku aundian genituan gure guuza asko, ta Iztueta'k ain zeatz erakutsi izan ezpalizkigu, gaur aaztuak izango genituan  beste oitura zaar asko bezela Orregatik, Euskalerriak zor aundia dio berari.

Baiña  bera etzan liburua argitaltzeaz bakarrik ase. Ortik gora egin zuan, bera dantza-erakusle bezela dantzarien  Maixu aundi izanaz. Iztueta, 1767'garren urtean jaio ta 23 urtekin ezkondu zan. llzanean 78 urte zituan, 1845'garren urtean.

Bitarte orretan oso tajuz lan  egin zuan eta bere lanean laguntzaille jatorrak izan zituan, nunbait. Arengandik gure urteetara etengabeko maixuak izan ditugu. Nagusienak auek izan dira: Olano'tar Jose Antonio, Pujana'tar Jose Lorentzo ta onen seme, Pujana'tar Kandido, gaurko dantzarien maixu deguna. Onela berreun  urte auetan, irakasle illera ederra izan degu, Iztueta'ren eskola gureganaiño luzatuaz.

***

Gauza  auek guziak gogoan artuta , ezta arritzeko orain  GOIZALDl'koak omenaldi bat eratzeko asmoa mamitu nai izatea. Donostia'n Iztueta'ren izena bizi-bizi daukagu. Erriko Etxeak babesten duan GOIZALDI taldea, Pujana'ren bidez. Iztueta'ren eskola-ariun ari baita.

Orregatik bete-betean dagokio talde oni Iztueta'ren omenaldi asmoa. Nolatan omendu  dezakegu, ba, Iztueta argia? Lenbizi, bere “Gipuzkoa'ko Dantza Gogoangarrien condaira edo historia”  izeneko liburua berri berriro argitalduaz. Au izango degu Maixu aundi ari eskeintzeko omenik ederrena.

Egoki letorke liburu au, Donosti'ko “Munduko Foklore Jaietan”, azaltzea. Gero, Batzar Nagusi bat ere antola diteke Iztueta'ren omenez. Batzar ontara mundu guziko Foklore-zale ta maixuak deituak izan ditezke. Bide batez, erbesteko jakintsu oiek gure foklore  jaiak ikusteko aukera izango luteke. Donosti'ko estropadak ikusgarririk aurkerakoenak genituzke ortarako. Eta Iztueta'ri esker gorde ditugun dantzak, egun oietan erakutsi genitzaieke kanpotarrei.

Eta  oiekin batera, Oroitarri bat ez ote-degu jasoko gizon bikain aren oroimenean? Prantzi'ko abenidako loretegien artean ez ote-leku egokia ortarako?

Oroitarri ori ager-arazteko egunik aukerakoena, Azaroaren 29'garrena izan diteke, edo egun orren urreen datorren igandean, agian.

***
GOIZALDI'k bota du asmoa aidera. Orain guziok onartu bear genduke asmo ori, ta guzion alegiñez aurrera eraman onen merezia dan omenaldia. Esna gaitezen sasoez, ainbeste merezi duan gizonaren izena gure
ajolagabekeriak galdu ez dezan.
  
AMILLAITZ