Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
Donostiako Udalak jarritak oroiotarria.1967
 

Zeruko Argia, 1967 Abenduak 10

Berreun urte bete dira Iztueta Zaldibi'ko errian jaio zanetik. Gertaera ori ospatzeko Donostia'ko Ayuntamentuak, Santa Katalina zubitik Frantzi'ko Ibiltokira dauden lorategietan Iztueta'ren oroitarria jaso-arazi du.

Basterretxeak, oroitarri orretan, Euskal-dantzarien oiñak, bi egoren antzera aidera jasoak adierazi nai izan dizkigu. Joan dan astean jaieratu zuten Donosti'ko agintariak burnizko oroigaillu ori.

***

Bere ondoan, GOIZALDI'K jarri duten oroitarriak, itzauek ditu:

 

“GOIZALDI'K IZTUETA'TAR JUAN IGNAZIO GIPUZKOA'ko DANTZEN IRAKASLE TA ERAGILLEARI”.

***

Urte onen inguruan, beste jaialdiak ere antolatzeko asmoa du GOIZALDI taldeak.

“Gipuzkoa'ko Dantzak” izeneko Iztueta'ren liburua, iru izkuntzetan (euskera, gaztelera ta prantzesera), berriro argitaltzeko asmoa dute. Euskerazkoa, lenengo argitalbenaren argazki zeatza izango da.

Datorren urtean, Donostia'n Foklore-Batzar Nagusia antolatuko dute. Batzar orretan, kanpoko foklore'zela guziei ezagutu-araziko zaie Iztueta'ren nortasuna ta lana.

Orrez gaiñera, Diputazioa'k “Gizon-dantza” leiaketa bat antolatuko ote-duan diote, eskola-umeen artean.

Jai oiek guziak, oso eroso etorriko zaizkigu, gure dantzen edertasuna gure erriari erakusteko. Kanpotik letozkenei ere, bide ederra emango zaie, gure foklore ta oitura garbiak ikasteko.

Laguntzaileak:

orkli