Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 


 
Ezkerretik hasita, Esnal, Mujika Iraola Sanchez eta Murua. /IRAOLA
 
 Bertsolarien aldarean ere oso bistan jartzeko modukoa omen, Pello Esnalen ustez
El Diario Vasco –Zabalik- 1995eko maiatzaren 17a

Rufino Iraola Garmendia

Hil  zeneko 150. urteurrena dela eta, Juan Ignazio Iztueta aztergai da egunotan bere jaioterrian, Zaldibian. Orain arte dantzan lorturik agertu da haren irudia, baina azkeneko azterketen arabera badirudi idazten eta bertso jartzen ere goi mailakotzat hartzeko modukoa dela.

Juan Ignazio Iztueta, zalantzarik gabe, pertsonaia guztiz interesgarria eta inportantea da euskal kulturan. «Iztuetaren altxorra miatzen dugun aldiero aurki dezakegu bitxi berriren bat». Horixe da maiatzaren 11n Zaldibian izandako      mahainguruan parte hartu zuten adituek adierazi zigutena. Mahainguru horretan alderdi askotatik aztertu zen Iztuetaren lana: dantzari eta dantza-hedatzaile, bertso-jartzaile, idazle, historiagile...

Goizaldi, Donostiako dantza taldeko Ramon Sanchezek eman zion hasiera, Iztuetarengandik hasi eta Goizaldirenganaino iritsi den dantzari-katea mailaz maila josiz: Iztuetak Jose Antonio Olano bere herritararen eskuetan utzi zuen dantza eskolan etorkizuna, eta  baita ederki zaindu ere! Honek Jose Lorenzo Pujana ordiziarrari  pasa zion testigua. Jose Lorenzo hil zenean, 1948an, honen
seme Kandiko Pujanak sortu zuen Goizaldi dantza taldea.

Dantzak

Anjel Muruak, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak, Iztueta dantzariarengana hurbildu gintuen. Ohitura zahar eta berrien arteko borrokatik  sortzen omen zaio indarra eta tema Iztuetari bere lan  eta obra handiari ekiteko.  Esate baterako,  txistulari berriak, musikan ikasiak, azaltzen direnean sortzen dira problemak. Lehengoek doinu zaharrak beren kasa, borondatez, debalde eta dantzarien mugimenduekin armonia eta sinbiosia lortuz jotzen zituzten. Txistulari berriekin etena dator. Zaharrek, berriek ez bezala, bazekiten protokolo guztien berri: eztei, hileta, agintariei laguntzekoa... Eta txistulariak izateaz gain dantzari eta dantza-irakasle ere baziren.

Frantziako iraultzak izan zuen eraginik, noski, Iztuetarengan. Aro berri baten hasiera zen; ondorioz, ohitura berriak, moda berriak, dibertsio berriak... Hori dena gure identitatearen galbiderako dela pentsatzen du Iztuetak eta buru-belarri ekiten usadio zaharren berreskuratzeari.

Testuinguru horretan idatzi zuen 1824an Guipuzcoaco dantza… eta 1826an Euscaldun anciña anciñaco…, melodia-koadernoa. Dantzen deskripzioak, pausoenak, protokoloenak eta beste  hainbat zehaztasun, datu, musika  eta informazioa eskaintzen du Iztuetak liburuotan.

Muruak. «Hark jaso eta deskribaturiko dantzak eta pausoak hor dauzkagu. Asko eta asko galduak, baina errekupera daitezke: hainbat pauso, emakume dantzak, soinu zaharrak...» Ezinbesteko erreferentzia omen Iztueta folklore munduan.

Inaxio Mujika Iraolak «Iztueta idazlea»ren halako argazki edo erradiografia bat egin zigun gero. «Iztuetak gipuzkera erabiltzen du nagusiki, baina badauka bizkaieraren ikutua, eta, gutxiago bada ere, baita lapurterarena ere». Aldian-aldian azaltzen dira dabe edota artzain-ora moduko forma batzuk. «Beste ezaugarri bat garaiko idazle laiko bakarra izatearena da. Iztueta saiatzen da arau bakar baten pean idazten, koherentzia eta eredua dago, beraz, haren idazlanetan; dudarik gabe, nolabaiteko teori zaioa ere bai horren atzetik. Nahiz eta berak “amaren altzotik edoskitakoa”  esan, ez da Zaldibikoa bakarrik haren euskera», Mujika  Iraolak azaldu zuenez.

Batzuetan afrantzesatu  samar agertzen da, baina bestetik frantzesen  kontrako amorru handia ezin ezkutatu zuen. Iztueta izpiritu erromantikoa da. Ohitura eta usadio  zaharrak bildu zituen, dogma katolikoaren kontra zegoen, maitasun  librea aldarrikatzen zuen...

Condaira idazteko bi iturri erabili zituen: Zamakola eta Batxiller Zaldibia. Zenbaitetan, gainera, haienak hitzez hitz itzultzen ditu. Baina iturri honek XVII-XVIII. mendean agortu zitzaizkion eta orduan bere kosetxatik ekin behar izan zion. Garai honetan oso zuhur azaltzen zaigu. Kartzelara ez zuen berriro joan nahi, sobra ere. «Espainiako jende erdia bertako tropa guztiekin jarri zen Isabelen alde, eta bestea Carlosengana, ez naiz ni sartzen arrazoia zein aldetakoak zuten erabakitzera, zergatik ezagutzen ez ditudan legeak itsuegiazkoak, koloreak baino gehiago...», dio halako batean. Legeak nahi ez zituenean ez omen zituen ezagutzen, beste batzuetan bai ondo asko!

Disimuluan

Nahiz eta bera karlista ez zen, Zumalakarregi goratu egiten du eta foruzale azaltzen da. XIX. mendean baziren karlista ez ziren beste idazle batzuk: Victoriano Iraola, Bilintx. Momentu zail hartan idatzi beharrak gauzak disimuluan esatera behartu zuen.

Ironia, umorea eta  pozoina erruz zuen Iztuetak. Etsaiak gaizki tratatzen zituen. Ohitura herrikoi eta dantzen kontra daudenei hauexek esaten dizkie, adibidez: «Ipurjolari moldakaitz uanditu, muxinkari txar oiek, doilor zital oiek...»

Bertsoiaria

Iztueta bertsolari ere ba ote zen aztertu zuen segidan Pello Esnalek. Bertsolari eskolatua deitu zion. Lau motatako bertsolariak omen dira ikasien artean: a) eskolatu arren bertsolari izaten jarraitzen dutenak; b) ilustratu ahala bertsolari izateari uzten  diotenak; c) ahaleginduagatik bertsolari izatera iritsi ez ikasiak (Iparragirre, Elizanburu, Orixe...); d) berez bertsolari izan ez baina bertsolari izatera iritsi diren ilustratuak: Juan Mari Lekuona, Xabier Lete. “ Iztueta izatez bertsolari genuen, lehenengo taldekoa nolanahi ere, eta Bilintxen ondoan jarriko nuke nik. Auspoan liburua ateratzea falta, horixe bakarrik” erabaki zuen Esnalek.

Azkenik, Anjel Goikoetxea, Guipuzcoaco  Condaira...  liburuan azaltzen den botanika eta garai horretako medikuntzari buruz azterketa egin zuen medikua etortzekoa zen. Nahiz eta bera ez zen etorri, bidali zuen, ordea, ponentzia. Anjel Goikoetxeak dioenez, landare mordo handi baten euskal izenak azaltzen dira liburuan. Ez da Iztuetak kapritxo hutsez egindakoa, baizik eta garaiko botikari eta medikuei oso garrantzizkoa zitzaielako, sendagi asko landare-infusio, ukendu eta abar izaten baitziren. Iztueta, hutsune hori garaiko agintari eta medizina arduradunei aurpegiratzeaz bat, bera saitzen da ahal duen neurrian konpontzen.

Igandean omen egun nagusia

Egin diren ikintza eta ekitaldietan nagusiena datorren igandekoa, maiatzaren 21ekoa da. Goiz-alban, Iturengo Ttuntturroak . 9,30etan, txalapartariak hasiko dira herriko bi puntutan. Ondoren, trikitia  eta Goierriko bertsolariak kopla-kantaria; eta Goizaldi dantza taldeak, meza nagusia aurretik eta ondoren , dantza saioak eskainiko  dizkiguten. Hain zuzen , segizioan joango dira “ Alkate soinuaz” lagunduta Iztueta jaio zen etxetik elizara.

Meza ostean Rikardo Ugarte jaunak eginiko eskultura bistaratuko da, herriko koruak Bruno Imaz zenaren Zaldibia maitea eta, bukaeran, Iztuetaren Kontxesiri kantatuko ditu. Goizaldik Soka dantza egingo du. Arratsaldeko 17,30etan, herriko dantzarien saioa izango da, hiru belaunaldi ariko direlarik. Euskal Herriko hainbat kultur gizon eta pertsonaia bilduko dira Zaldibiara.

Laguntzaileak:

orkli