Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
 
JUAN INAZIO IZTUETA ETXEBERRIA (1767-1845)
 
«Gipuzkoako dantzak ainbesteko balioa ba'dute, alegin edo oidar bizkorra adiarazten baitute euskera jakin-gaietara ere eda-tzeko», idatzi zigun Orixe'k Iztueta goratuz.

Zaldibi'n jaio zan Kapagmdegi zeritzan etxean, 1767-11-29'an. Gaur Iztueta-enea dugu etxe ori. Bere gurasoak: José Iztueta Arruabarrena la María Iñazia Etxeberria Elizegi. Etzuen eskola aundirik artu umetan; irakurtzen eta idazten ikasi zuen, eta beste zertxobait Lazkao'ko karmeldarren komentuan bear bada. Berezko argi gotor baten jabe zan, orraitio, ta orren era-soak gero ta jantziago biurtu zuen aren izate leiñargia.

Gaztetan lastaigille izan zan Iztueta, artzaíentzat kapak eta abarka-lokarriak eratzen zituna. Gorputzez txikia zan, diotenez, begi-bizi, osasuntsu ta aldarte, umore onekoa. Goxo, ezti?mintzatzean; augatik «Txuri» deitzen ornen zioten, ao-xuri ta labana zalako.

Iru bider ezkondu zitzaigun, 23 urte zitularik lendabizikoz, 1790-1-1 ran, eta bere jaioterrian ezkondu ere, Urnieta'ko ala ba María Joakina Linzuain'ekin: Bost seme-alaba izan zituzten; amabi urte alkarrekin bizi izan ondoren, Juan Iñazio Azpeiti'ko espetxean atxillo zegoela, il zan María Joakina, 1802- 3-26'an, 33 urteko.

Iztueta, zer zala-ta zegoen espetxean? Gaintza'ko batí zerbait osíu ziolako; ez dakigu zer; lenengo Ordizía'n egon zan giltzape, 1801 azkenetik; gero Tolosa'n eta azkenez Azpeitia'n, 1804'eko maiatzaren 4'rarte. Azpeiti'n ezagutu zuen aurki bi- garren emazte izango zuen Bengoetxea'tar Kontxesi. Ezkondu aurretik seme bat izan zuen onegandik, baiña, lotsaz edo, Al-dekaitz baserriko laban utzi zuen bere sasi-semea. Orixegatik biak ertsi zituzten giltzapean, Kontxesi Azpeiti'n eta Iztueta Logroño'n, 1808'garren urterarte. Urte onetan legez ezkondu ziran biak, eta 1814'an beintzat Donostía'n aurkitzen ziran bi- zitzen. 1815-3-28'an il zan Kontxesi. Eta 1828-4-8'an irugarrenez ezkondu zan Iztueta, Zizurkil'go alaba Asentxí Urrozola'rekin: 20 urte zitun neskatxak eta 61 Iztueta'k. 1840'rantza, Zaldibi'ra aldatu ziran.

Diruz ñola al zebillen? Donostia'n bizi zalarik naikoa aberats zan, itxura danez; Tripería kalean bizi zan, eta emen zuen bizitza bat berea, ta aldi berean Getari'n ei ziarduten beretzat beste bat jasotzen. Lendabizi salerosketan aritu ornen zan; gero, 1824'rantza, Donosti'ko udaletxeak eman zion zergaritzako bizibidea.

Orrez gaiñera bazuen beste ogibide bat ere, txit gogozkoa beretzat: dantzari ta dantza-erakusle genuan Iztueta. Ortan jar- dun zuen, ez Z bakarrik, baita Donosti'n ere. Aita Donosti'k onela: «Iztueta, mudkotatik euskal-dantzale porrokatua zan. Gaztarorik xamurrenean, Zaldibi'n bertan eratu zitun dantzari taldeak: Ezpata-dantzariak, brokel-dantzariak eta dantzari txikiak. Bera oi zan, bidenabar, irakasle ta dantzari».

Iztueta, egia esan, euskal folklore zale ikaragarri genduan. Dantza-zelaian Euskalerriak zeukan oberena bildu zigun, mu- sika ta aire, bere aurretik iñork ere urratu etzitun gai oetan, idazle bizkor, errez ta geienik oparotsu gertaturik. Are geiago: dantzariak ere antolatzen ditu; ez bakarrik Zaldibi'n, Donostiko egonaldia ere ortan guztiz etekin aundikoa izan zuen. Erri biotan- dantzari taldeak utzi zizkigun, gaur ere aren aztarna ikusten dalarik. Eta, ahi zuzen, auxe da maixuak egin bear dueña: duen jakituria ta trebetasuna erakutsi ta ondorengoitaraiño luzaazo. Euskaldunok jarraibide ta eredu eder dugu Iztueta.

Egun aiek etziran oso egokiak lan oietarako. Zaldibiarrak egun gorriak ikusi zitun, bera izatez pakezale zitzaigularik ere. Gure erriaren bizkar gain burrukaldi latzak gertatu ziran orduan: Convención deritzana (1795), Napoleon'ena (1808-1814), karlatarren lenengoa (1833) ta Bergara'ko besarkada etoia (1839). Etziran, ez, egun ederrak, ark bururatu zitun lanak egiteko. Laztan izan arren bere erria, ezin zuen iñolaz ere osoan beintzat adierazi biotza samintzen zion larritasuna.

Azken urteak, aitor dugunez, bere jaiotetxeko epelean igaro zizkigun; baiña, 78 urteko zalá ere, etzegon geldirik: idatzi ta dantzariak eskolatu zan aren egiteko berezia. Arrasate'ko Santa Ageda ur-etxean zeuden Espaiña'ko erregin ama-alabak —Isabel 11'garrena ta onen ama Maria Kristina, uste danez— 1845' an. Omenaldi bat egin bear zitzaien, Euskalerriko zerik onenak agertaziaz: Iztueta'k gertatu zitun aundiki ai en aurrean dantzatu bear zuten gazteak.

Baiña berak etzuen izan ara joaterik; bitartean, bada, gai xorik erori zitzaigun. Il-agiñik ere, orraitio, gazte dantzariak zebilzkion gogotan. José Maria Lardizabal apaizak, «Testamentu Zarreko ta Berriko Kondaira» idatzi zuenaren anaiak eman zizkion azken sakramentuak; eta Arrasate'ra joan ziran gazteengandiko berri onak artzean, Iztueta'k esan ornen zion poz-pozik: «Ondo gera; mutillen berri onak ditugu». Zaldibi'n il zan, 1845-8-18'an.

IDAZLANAK—Iztueta'k egiñiko dantza-lanak lenengo: bi dira, elertizkoa ta musikazkoa; eta bere euskal kondaira ta olerki- puskak, gero.

1.Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soñu zar eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere...-» (Donostia,1824). Iñazi Ramón Baro]a'ren moldiztegian. 165 orrialde

Iztueta'k ondo ezagutzen zituu, liburu ontatik dakusgunez, Euskalerriko dantzak, egun aietan aldatz    beera zijoaztenak noski. Bazan orduan ere arrotz-joera larririk. Eta zaldibiarrak etzuen au begi onez  ikusíen; ezin zuen iñolaz ere jasan. Ori-xegatik osotu zigun euskal dantzarí buruzko bere lan bikaiña; ementxe aníz-ematen ditu 36 dantza-era ezberdin, beste euskal jolas batzuekin batera. Eta, jakiña, berau dugu egungo egunean antziñako gure dantza zahar, soiñu ta jolasak jakiteko iturririk gurenena.

Liburu eder au iru aldiz argitara azaldua dugu: 1824'an (Donostía) lenengo, 1895'an (Tolosa) bigarrenez eta 1968'an (Bilbao irugarrenez. Ázkenengo argitalpen au —A. Onaindia'-ren erdal-itzulpenarekin— J. M. Martin Retana'k egiña dugu:399 orrialdeko liburu apaiña.

2.Euscaldun anciña ancinaco ta are lendabicico etorquien dantza on iritci pozcarri gaitcic gabecoen soñu gogoangarríac beren itz neurtu edo versoaquin (Donosti, 1826). I. R. Baroja'-renean. 35 orrialde ta musikea.

Jatorrak dira doiñuak, baita aire ta bertsoak ere. Bere akatsak ditunarren, asko zor dio Euskal-erriak. Euskal-aire batek iñoizka letra gutxitxo ba'zuen, Iztueta'k berak asmatzen dizkigu, onen aitorrik egin gabe; errikoiak ere ba-dituzte zaldibita- rrak egiñiko ikutuak, oían sartzen zitun itzak eta joskerak saiatzen dutenez

Edestigilleak geienez —Iztueta'k dio— eginkizun ausartak eta errien izakera bereizgarriak darabilzkite gaitzat, «beren etxeko oitura, jolas eta jondearen sentipen agerpenak aztertzen» saiatu gabe. Goiagoko gaiak ezker utzirik, erriari atsegin ¡zango zaion lan bat osatu gogo du, ta orrelaxe egin duela uste du, eunkitan bizirik iraun duten dantza, soñu ta jolasok biz-azirik.

3.Carta, eguiten diana don Juan Ignacio Iztueíac apez don Juan José Moguel'i, Aita beakurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto enskaldunaren icenarequin izquidatu duen obrachoaren gañean. Cena arguilaratu duen Moguel berac (Donosti, 1829), 43 orrialdeko lantxoa, euskeraz ta erderaz; ezkerrean dator espaiñeraz eta eskubian euskeraz.

J. J. Mogel, 1828'an Plauto Bascongado argitaratu zuenaren kontra jaiki zitzaigun Iztueta. Etzan Mogel, baiña, liburuxka onen egillea, Prai Bartolome karmeldarra baizik. Tolosa'ko irakasle Lécluse'k idatzitako Manuel de la langue basque'ren aurka zegoen Prai Bartolome, eta ortaz Iztueta'ren aurka ere bai, aren gramatikea goretsi zuelako. Iztueta'ri aurpegira botatzen dio eztuela bere dantza liburuak orrenbeste txalo merezi; zaldibiarrak, berriz, bizi-bizi erantzuten dio karmeldarrari. Ozpin- zuku ederra. Erdel-itzulpena P. Iturriaga'rena dala esan oi dute.

4.Guipuzcoaco provinciaren condazra. edo historia, ceñe- tan jarritzen diraden argüirá veraren asieratík orainarte dagozquion barrí gogoangarriac eguin eta zucendu cebaría D...., guipuzcoaco dantza anciñacoen condairaren eguillea eta bertaco soñu zarrac bildu ta arguitaratu cituenac (Donosti, 1847). 520 orrialde ditu.Iztucta'k, bere il-aurrcko iru urteetan idatzi zuen liburu au, ta bi urte geroago argitaratu zuten. Zer balio du? Larramendi andoaindarrak bere Corografia'-a bezela egin zigun pixkat, ots;errege-izen, gerrate ta jazorikoak zeatz-meatz erasten jardungabe, barrurago jo zigun, oitura zuenez, eta Gipuzkoa'ko lur,ibai, mendi, landare, izen, jolas eta olakoak damazkigu arreta aundiz. Kondaira saillean, Gipuzkoarrak erromatarrakin edukizituzten istillu ta burrakak dakazki, baita Zumalakarregi'ren egitsariak eta abar edestu ere. Gipuzkoarrai dagokien guztía goratzen du, neurri gabe askotan. Orixegatik edo, istori aldetik baiño elerti aldetik geiago balio ornen du kondaira liburu onek.

5.Olerki-lanak (Bilbao, 1968). Iztueta inédito, J. Garmendia zaldibiar argiak prestatu ta J. M. Martín Retana'k argitara emana. Ementxe daukagu Iztueta'ren olerki mordoa. Oraintsu arte aren poesi bat-bakarra, esan genezake, genduan ezaguna: Kontxesirí. Au bai, donostiarrak batez ere, antziña-antziñatik zuten guztiz arrunta, amar ahapaldi ditu onek, bertso ebakietan moldatuta. Logroño'ko baitegian zegoelarik egiña, nunbait.

Azken egunotan, ordea, aren jaioízetiko bigarren eun-urtebetea dala-ta, edo izan dala-ta, naikoa aztertu dituzte jakintsuak zaldibitar edestigillearen familiko ta bazterretako paper zarrak, eta puntu askotaz argi-pitin bat egin dala aitortu bear dugu.

Jose Garmendia apaizak, esate baterako, lan izugarria burutu ostean, Iztueta'ren bizitz-zeaztasunak, itz-neurtuak, idazkiak eta abar, oso jakingarriak, ematen dizkigu gorago aipatua dugun liburu berrian. Poesi-arlora ezkero, 26 olerki datoz bertan, zaldibiarraren paper zar artean aurkituak: bereak, dirudienez. Gai askotaz egiñak daude: 4 jaínkotiak, 10 oiturazkoak, 6 maitasunezkoak eta 6 adiskideai zuzenduak. Ba-dute gatza, dantzariaren lan guztiak bezela.

IRITZIAK.—Lar izka-mizka izan da Iztueta'ren lanari ta idaztankerari buruz. Ona zer dioten batzuk.

Gipuzkoako dantzai begira, au dio Orixe'k: «Etxeberri'ren urrena ez du guiad egin Iztueta'k. Dantza orien antz-egitea edo descriptioa ez da gauza erreza, ta argatik euskera gogor-antza du batzu-batzutan, berak asmatu-itzak ere bai usu-samar; bai aspaldi-itzak ere, Axular eta beste euskaldunengandik artuak». Eta Gipuzkoako kondairari begira, onela: «Gipuzkoako Kondaira, bere zartzaroan egina, idaztankeraz ixurberagoa da ta apain askia. Au ere jakin-gaietaz den ezkeroz, gogoangarria da euskal literaturan, eta gai ontan aurren-lana, nik dakidanaz. Itz eta esaera ugari bildu ditezke an emen. Euskalerria bame-barnetik maite zuela ikusi dezazuke. Biotzaldi beroekiko gizona, irakurlea ere beroazten dueña da. Irurogeita emezortzi urte zituen azken-lan ontan ari zelarik; baino bíotza gazte zedukan ala ere. Euskalerria'k bere mendi, ibai, zuaitz, iturri, eize, arrain eta abar-etdn; Euskaldunak beren eriijio, oikuntza, lan, josteta, gizon gogoangarrien egite ospetsuekin, gai zabala eman zíoten» (Euskal Esnalea, 1927, 232 orr.).

A. Onaindia'k: «Dantzari, ta erri-musikan oso aitua. Euskal soloan, ostera, langille gartsu agertu zan beti; gure gauzen onerako zeitekean edozetan jarduteko beti zintzo ta gertu. Zenbat oitura, zar ta ernegarri, berari milla esker, gaurkuok dazauguzan! Naita iñoiz baldan ta zabaríxu, nasai ta jori darabil geienez euskera. Gizonki landuak doguz bere neurtitzak».

A. Donosti'k., Gipuzkoako dantzai begira: «Bere aipakizunak, bere jardunkizunak bizia dariote. Aitatzen dizkigun dantzak berak dantzatutakoak dirá. Guzti onek egi-usaia eraxten dio elerti ariari, ezpaita berdin liburutan irakurritakoa edo norberak bizitakoa kontatzea. Bein da berriz odstulari edo ttun-ttun. jotzalleai egiten dizkien errita aspergabeak ere, aitor dagite giro artan bizitua dela».

A. Villasante'k: «Iztueta erriko seme jator bezela agertzen zaigu beti, jaio zan lurrari milla sustraiz erantsia, bere erriakin bat-egin eta barneraiño sartua».

L. Mitxelena'k: «Eriijio gaiez kanpora euskeraz liburuak idazten ditun lenengo gipuzkoar erri-gizona dugu».

J. Etxaide'k: «Gipuzkoako Probintziaren Kondaira giputzerriaren goraipamen edo apoloji bat da aurreneko letratik asi ta azkeneraño. Egilleak giputz-zaletasunari ezin neurririk artu dio eta Gipuzkoa'ri edo bere semeai dagokien oro goraipatzen ta bere etsaiak arbuiatzea dauka elburu».

A. Zabala'k, alere., euskera aldetik bederen, ez du begi onakin ikusten aren dantza liburua. Ezta A. Uriarte'k ere. Bonaparte printzeak oni, ots A. Uriarte'ri, Biblia gipuzkeraz jarri zezala eskatu zionean, zalantzan ibilli ziran zein euskal idazle eredu arturik egingo ote zuen; Iztueta ere agiri zan izen batzuen artean. Baiña azkenez Lardizabal eta Agirre'rantza makurtu ziran; Iztueta'gandik, ordea, lupuagandik bezela gorcir bear zituzten beren buruak. A. Uriarte'k, beintzat, orrela zior Bonaparte'ri 1857-8-17'an ari zuzendu zion idazkian. Baiña au, irudi danez, Larramendi'ren iztegitik jaso zituen itzengatik batez ere.

Bestaldetík Iztueta'k sarri darabilzki mugaz andikoen itzak, baita Bizkaikoak ere, au da, «zahar usaikoak, gaur galduak edo galdu-antxean dagozanak, eta itz berriak», berak bere asmamenari eragiñik sortuak antza. Joskera urria ta olakoak ere eurrez ditu. Eta gauza txanbeliñak. Irakur: «Zapata zarra, mando zarra eta atso zarra urruñagarriak (edo despreziableak) izan arren, ollo zarra, ardo zarra ta urre zarra, edozeñek daki maitagarriagoak diradena, berriak baño. Gure soñu zarrak ere antziña antziñakoak eta are lendabizikoak, asmatuak izan arren, ez daude usanduak eta gaikituak, eta are gutxiago kemen gabetuak; baizikan jaio ziraden egun ber-berean bezain guriak, mardulak, pizkorrak eta gozatsuak».

Esanak esan, euskal seme jatorra gendun Iztueta. Beronen idatzi ta lanak gero ta maíteago ditugu, bere liburuak txuku" argitaratzen dira, bere erriak itzal aundiarekin begiratzen dio.Bere goratzarrez egiñiko omenaldiak: 1935'an egin zitzaion bat, baiña «Eusko-Ikaskuntzak» eurretik, 1929'an, idatz-arri bat jarri zuen aren jaiot-etxeko orman, eta geure egunotan, 1967-11-29'an, Iztueta'r Juan Iñazio'ri oroimen-jai eder bat eskeiñi zion Donosti'ko Euskal eresiaren Erri-erti talde «•Goizaldi»-k.
---------------------------------------------------------------------------
(Ikus N. Ormaetxea, «Euskal Esnalea», 1930, 6i orr. ta 1931, 9 orr., Aita J. A. Donostía, «Lecaroz», 1952, II alea, 31 orr. ta Historia de las danzas de Guipúzcoa, Zarautz, 1952, J. Manuel Imaz, BAP, 1945, I, 407 orr.; S. Onaindia, MEOE, 322 orr., J. Etxaide, Amasei seme..., 101 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera, 234 orr.; L. Mitxekna, HLV, 112 orr.; L. Villasante, HLV, 247 orr.; José Garmendia, Obras inéditas de Iztueta, Bilbao, 1968; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 107 orr.; Aunamendi, Literatura, I, 581 orr.).

Laguntzaileak:

orkli