Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 
JOVELLANOSEN LEKUKOTASUNA  

Asturiar honen irudia ezaguna da: jite eta jokaera liberalekoa genuen, ikasketa enzikiopedikoak zituena eta mutur baten eta bestearen erdiko puntu zailean kokatu zen. Bere bizitza XVIII. mendearen erdialdetik XIX. mendearen hasiera arte doa.

Herriaren dibertsio eta ikuskizunen historian, Jovellanos eta Iztuetak lehia berdina adierazten dute: jendearen dibertimendu beharra eta bozkariorako grinaren berpiztea.

Jovellanos 1744. urtean jaio zen, Gijonen. Iztueta, berriz, 1767.ean. Asturiarra 1811. urtera arte bizi izan zen, Vegako kaian hain zuzen. Iztueta, jadanik denok dakigunez, 1845ko abuztuan hil zen. Nahiz eta arrazoiak desberdinak izan, baita lurraldeak ere: Euskal Herria eta Asturias, gartzela da bien arteko lotura, eta ia urte berdinetan. Jovellanos Valdemosako kartuxan, Belverreko gazteluan, egon zen preso eta 1808.ean Mallorcan. Napoleonen inbasioa eta nazional heroitasunarengatik askatu egin zuten. Azken fetxa honetan, Iztueta bigarren aldiz ezkontzen zen Azpeitian Concepción Bengoechearekin.

Baina hauek, inolako eriaziorik ez daukaten kointzidentzia hutsak baino ez dirá. Bi pertsonaiak lotu eta batzen dituena ikuskizunei eta dibertsioei buruz duten ideia da.

1786ko ekainaren 2an Historiako Akademiak Esapiniako probintzien ikuskizun, herritar dibertsio, eta jokuen txosten bat egitearen enkargua jaso zuen Castillako kontseilu gorenaren bitartez. Jovellanmos izan zen aurrera eraman zuena; eta txosten hau 1790eko abenduaren 29an bidali zuen Akademiara. Hala ere, ez zen argitaratu 1796 urtera arte.

Bere lana bi zatitan banatu zuen: lehenengoa Espainiako dibertsio herrikoien jatorria eta bilakaera aurkitzeko eta, bigarrena, pertsonengan izan dezaketen eragina eta helburu hori lortzeko erabiltzen dituzten bideak aztertzeko.

Gipuzkoari dagokionez, Iztuetak lehia berbera izan zuen, baina datu eta xehetasun gehiago emanez, eta honela "Historia de las danzas" liburuko azken orrialdeetan herritarren apostu eta jokuez hitzegiten du. Gure folkloristak hemen aukera bat galdu zuen. Notizia faltan ez zebilenez, bere komentarioa zabal eta esplikazio gehiagokoa izan zitekeen.

Iztuetak, Jovellanos, mirestuz aipatzen du, eta ahal duenean honen memorialaren ahalpaldiak transkribatzen ditu. Beraz, asturiarraren eragin sakona nabari zaio, folklorearekiko berez zuen suhar berezi horrez aparte. Biak bat egiten dute pentsamendu, asmo eta jomugetan. Biak dibertsioen gainbehera, dibertsiorik gabeko herrien tristura, benetazko grina salatuko dute, zaingoa eta zapalkuntza gauza bera direia uste duten epaile indiskretoekin kexu azaitzen dira: "del infeliz gañan o trabajador que no puede en la noche del sábado gritar libremente en la plaza de su lugar o entonar un romance."

Jovellanosen ohiua honelakoa da: "... Este pueblo necesita divesiones. Basta que se le de libertad y protección para disfrutarlas. El celo indiscreto de no pocos jueces se persuade a que la mayor perfección del Gobierno municipal se cifra en la sujeción del pueblo. Bajo tan dura policía el pueblo se acobarda y entristece y sacrificando su gusto a su seguridad, renuncia a la diversión pública e inocente. No basta, pues, que los pueblos estén quietos; es preciso que estén contentos... El público no se divertirá mientras no esté en plena libertad de divertirse". Pentsamendu hauek Iztuetaren obren orrialdeetan ohiarizun handia izan zuten (en Espectáculos y Diversiones Públicas, Cátedra, S.A., Madrid 1983).

Jovellanosek, jakinmin bipil eta zorrotzez, 1791 eta 1797. urteetan bidaia baña egin zituen gure probintziatik. Gipuzkoaz hitz egitean badirudi bere luma piztu egiten dela, festa eguneko alaitasunak gure bidaiariaren arima sentikorra biguntzen du. Behin ñatean, Bergaran zegoelarik, honela ezan zuen: "Baile en la plaza. íQué bulla! íQué alegría! Su vista me llena de placer. El pito y el tamboril, los gritos de regocijo y fiesta, los cohetes, la zambra y la inocente gresca que se ve y oye por todas partes, penetran al corazón más insensible".

Baina Espainiako beste herriengandik jasotzen duen inpresioa guztiz desberdina da, eta ez da dibertitzen. Bere Memorialean idatzi zuen bezala: "Cualquiera que haya conocido nuestras provincias habrá hecho muchas veces esta dolorosa observación; reina en las calles y plazas una personal inacción, un triste silencio. . a lo que hay que añadir la aridez e inmundicia de los lugares, la pobreza y el desaliño de los vecinos, el aire triste y silencioso, y falta de unión y movimiento".

Dantza herrikoei buruz hitz egiterakoan honela dio: "Cuando escribimos esta Memoria no conocíamos el País Vascongado, ni sus bailes dominicales; pero un viaje hecho por él en 1791 y repetido en 1797, nos proporcionó el gusto de observarlos, y nos confirmó más y más en lo que habíamos escrito acerca de las diversiones populares. Es ciertamente de admirar cuan bien se concillan en estos sencillos pasatiempos el orden y la decencia, con la libertad, el contento, la alegría y la gresca que los anima. Allí es de ver un pueblo entero, sin distinción de sexos y edades, correr y saltar alegremente abandonados al esparcimiento y al placer, que fuera muy insensible quien los observase sin participar de su inocente alegría. El filósofo verá además en ellos el origen de aquel candor, franqueza y genial alegría, que caracteriza al pueblo que las disfruta, y aún también de la unión, de la fraternidad y del ardiente patriotismo que reina entre sus individuos. ¡Lograr los mismos inestimables bienes en otras provincias" (122 orr. 77 charra).

Pelota jokuei buruz honela dio: "También en esto se distingue el País Bascongado. No hay pueblo considerable en él que no tenga su juego de pelota, grande, cómodo, gratuito y bien establecido y frecuentado, y asi como juzgamos que los bailes públicos influyen en el carácter moral, hallamos también en ellos y en estos juegos la razón de la robustez, fuerza y agilidad, de que están dotados aquellos naturales" (129 orr.).

Gure atseginerako, den-dena bere agendan idatzita geratuko zen:Bergarako Seminario Erreala, bere harreman sozialak, gastronomía, liburuak, zuhaiztiak, lur-lanketak, lihoa eta Antzuolatik igarotzerakoan marraga egiten ikusteak.

Jovellanosek bidaia egin zuen garai hartan, Zaldibia Erregebidetik kanpo gelditzen zen eta Iztuetak oraindik ez zuen osperik. Bestela, dantzari honen herriak azterketarako material ugari emango ziokeen; eta ez bakarrik dantzei buruz, baita orduan zueden ehundegi eta jantzigintza lantegien inguruan ere, zeren Iztueta baino lehen, Iztueta-enea edo "Kapagindegi" ondoan zamarra eta txapel-industriak ziren, eta hauek, garai hartan Industrialdea osatzen zuten etxeek, gaur egun ere, "Txapeletxe" eta "Zamarretxe" dituzte izenak.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli