1 Agur, Jesus, Maria, Jose, Joaquin eta Ana; badaquigu Jesus maitia jayo zan gaua dana.
|
2 Errico zembait galai gazte cantuz guera atera, atseguiñezco poz andi bat zuei gaur ematera.
|
3 Eguiazco berria da ta bear degu sinitsi, Jaungoicoaren Semea gaur cerutic zaiku jechi.
|
4 Iñorc ecin berri bat eman au dan baño obea; Belenen jayo omen zaiku gure Salbadorea.
|
5 Urte ascoan egon guera egun onen beguira, Adanen becatu guciac seculaco ill dira (1)
|
6 Atseguingarrizco berri au munduac dezan jaquin, adierazo du ceruac izar eder batequin.
|
7 Izar oni nora dijoan jarraitu bear zayo, ekusi nai duenac aur au non ta nola dan jayo.
|
8 Goacen bertatic Belena aur eder onen billa, sendatu digunean pocez becatuaren miña. |
9 Belengo estalpean dago Jesus larru gorrian, ollarrarequin astoa ta idiaren erdian. |
10 Salbadore batentzat da au humildade aundia; asnasarequin berotucen ari zayo idia.
|
11 Aur eder au bera dalaric ceru ta lurren jabe, jayo nai izan du mundura ondasunican gabe. |
12 Cerutican jachiric digu aur onec eracutsi, nola bear degun guzioc mundu onetan bici. |
13 Eguiten baldin baditugu onen esanac ongui, berarequin egongo guera ceruan beti beti. |
14 Onelaco berri ederra degunean ecarri, limosna on bat uste degu gaur eche onetati. |
15 Jaquiñean etorri guera gazteria gucia, limosnaguillea dala chit emengo nagusia. |
16 Urrea biralduco digu, cerren daucan gordea; nagusia becin prestua da echeco andrea.
|
17 Errian alaco andre bat senti ez det besteric; bera dator solomo eta lucaincaz beteric.
|
18 Gaztaña egosiac eta sagarraquin oguia; igual da ecartzen badu urdai pusca lodia.
|
19 Escale guziac dituzte ate oec zabalac; gurasoen gain gañekoac dira seme alabac.
|
20 Barcatu utseguiterican baldin eguin badegu; beste urtean ere pozic etorrico guera gu. |
21 Obeto cantatuco degu ascoz ere gaur baño, Jaungoicoac gau on diela datorren urteraño.Donos |
(2) Emen pusca bat falta da, ta ezin jaquin moldiztegiaren izena