1
Aste santua dator, nere christauvac, sarri; lucifer traidorea biciro da larri; norc bere pecatuac gogora ecarri, batere utzibague confesatu garbi, Cerurako bidean naibadegu jarri.
|
2
Denbora guchico da guizonaren bicie; anima garbiceco eguin diligencie; iruripen utsa da mundu au gucie, erraz galzen baitegu nequez irabacie; asarre eguingo du Jaunac Justicie.
|
3
Aberatsa becela igual pobrea, adiceco pronto da beti confesorea; baldin badauca ere lenago gordea, confesatu ezquero barcazen da ordea, berequin badarama damu ta dolorea.
|
4
Diruric eman bague ausen bayta dicha! costa cizaion bada Jesusi biciza; cerura nai duanac gustoac uzi biza; sinisten ezpadegu Jaungoicoaren iza, maite eduquico du portergac guillza.
|
5
Jaunaren arpeguia naiduanac iqusi gusto lizun guciac bearditu utzi; mundu triste onezaz obe degu etsi, illbear degu bada bigar edo ezi; ori daquigularic guera emen bici.
|
6
Gusto guziac emen dituan corpuza, gueldituco da bada aizquenean lur utsa; pecatu eguitea bear degu lotsa; gure ondoren dabil beti eriotza; desquidazen baguera luciferren poza.
|
7
Naigaberic ez eman gure Jesus Jaunari; gorpuz ustel au degu arratoian janari; il-da noraco gueran oroizen danari, vioz falso eta conciencia larri Batere durabague vearco zaio jarri. |
8
Anima arlotea, corpuza janzia: illzen gueran orduan ai cer ganancia! zatar pusca batequin estaliric gucia: ura ere ojala ezpaliz ausia! zuloan gueldituco da gauza itsusia.
|
9
Costunbre gaiztoari obe da uztea condenatu ez dedin anima tristea; escusatu bear da modara jaztea; corpuza izanarren eder ta gaztea, yll orduco dario usay ta pestea. |
10
Lenago izanarren eder ta galanta, izugarria baita corpuz illaren planta, naiz dela majoa ta igualmente maja, asizen dan orduan apezaren canta, zulora vear ori guzic lan onbata.
|
11
Campeatuacatic lenago calean eztu iñorc egonai illaren aldean; larri izaten dira zulora artean; utzico baliote an ere paquean! mudanza ona baita istante batean. |
12
Oroitu usarequin arri litaque casi; penitenci eguiten beardegu asi; zulo ziquin batean arratoiaquin nasi, ura ere chiquia ecin dezaque aci; orra cer estadutan beardegun bici. |
13
Gorpuza zulora ta anima gaisoa urrucarria da ezpada norc jasoa; disimuloarequin botaric lazoa, aren ondoren dabil lucifer falsoa; cuidaduz obe degu ipini pausoa. |
14
Eguin bearrac guera munduco aldia; esamina eguiten necatu memoria; gozatu nai duanac ceruco gloria, anima gaisoari eguin guardia; gaiztoarentzat dago egualdi gorria. |
15
Infernua guzic da paraje illuna; ez eguin luciferrec aguinzen diguna; allegatuco zaicu juicioco eguna, Jauna ofenditua damuco deguna; oraindic vici guera ausen da fortuna! |
16
Gure Jesus maitea esanaz oidago ez dezagula eguin pecaturic gueiago; guregatican zuan erioza igaro, galanqui azotaturic illbaño lenago; asarre egotea ezta bada milagro. |
17
Iduquiagatican pecatu larria aisa para diteque anima garbia; baldin confesazeco ezpada naguia; bitarteco ona da birgina maria; Jaunac izan dezala misericordia. |
18
Jaquinduria nailuque buruan gordea ongui aterazeco onelaco obrea; ez naiz filosofoa, ain guchi dotorea; estudio bagueco guizon bat pobrea; Capaguin chiquia da cantore autorea |
ASTE SANTU DATOR
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 25759